Vitoria-Gasteizko XIII. Film Laburren Jaialdia

1.200 film labur baino gehiago aurkeztu dira CORTADA lehiaketara

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/12/10

Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Abenduaren 11tik 14ra bitartean egingo da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko Errektoreordetzak Gasteizen antolatzen duen CORTADA jaialdiaren –Vital Kutxaren Gizarte Ekintzaren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren babespean− hogeita hirugarren edizioa. Bosgarren urtea da jada Espainiako Zinema Akademiaren GOYA Sarietarako sailkatzeko balio duela eta laugarrena FORQUÉ Sarietarako. Aipatutakoak eta estatuko zinema arloan COARTADA finkatu izanak eragin du aurtengo edizioan 1.279 film laburrek izena ematea.

Aurtengoan ere, hautaketa batzordeak lanak izan ditu, aurkeztu diren lanen kalitate bikaina dela eta. Edizio honetan, 52 film labur hautatu dira, ikusle mota guztientzako programazioa osatuta. Esaterako, film labur apurtzaileak topatuko ditugu, egile zinema arriskatuenean bide berriak zabaltzen ari direnak, baita generoko lanak ere, edonork ulertzeko modukoak, baita tokiko proposamenak eta unibertsitate ikasleenak ere, jaialdiaren bereizgarria direnez.

Gainera, sail OFIZIALEAN, Espainiako FIKZIOZKO eta ANIMAZIOZKO film laburrak eta film labur DOKUMENTALAK lehiatuko dira. EAEko film laburrekin hartutako konpromisoari irmo eutsi zaio, eta abenduaren 13an EAE-KO ZINEMAREN EGUNA egingo da, GUREAK (EAEko film laburrak) eta HEMENGOAK (Arabakoak) sailetako lanekin. Euskarazko zinemari ere babesa emango dio CORTADAk, hainbat sailetan egongo baitira euskarazko lanak. Halaber, EHUSKARABANDA BIDEOMARATOIA egingo da abenduaren 12an.

Ikusleak bertaratzera animatzea besterik ez da geratzen, CORTADAren egiazko motorra direnez. Vital Fundazioa Kulturunean (Dendaraba) espero ditugu abenduaren 11tik 14ra bitartean, formatu txikiko zinema onenaz gozatzeko eta azken urteetan hainbat poz eman dizkiguten zuzendari berriak txalotzeko.

Informazio gehiago: www.festivalcortada.com