euskaraespañol

Zer gertatzen zait, doktore?

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/06/03

Beso apurtu bat, haur bat sukarrarekin edo bihotzeko bat izan dira Medikuntzako seigarren mailako ikasleek aztertu behar izan dituzten kasu praktiko batzuk. Simulazio oso errealak, etorkizuneko medikuntzaren profesionalak urduri jarri dituztenak, oso. EKOE (konpetentzien ebaluazio azterketa praktikoa) azterketaren lehenengo jardunaldia izan da, eta datorren ostegunera arte jarraituko du. Gaur 40 batek egingo du, hiru orduko froga hau kontsultatik kontsultara. Diagnostiko on eta zorte ona denei!