euskaraespañol

UPV/EHUren XXII. Zientzia Astearen inaugurazioa Donostian

Noiz eta non

2022/11/10, 11:00

Kokapena

Patioa - Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza 1. -20012- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 10, 11:00etan, Tabakaleran (Andre zigarrogileak plaza 1, Donostia), Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Astea 2022 inauguratuko da Donostian, ekimen hau azaroaren 10etik 12ra bitartean egingo da. Zientzia Astea egingo da ere Bilbon eta Barakaldon, azaroaren 9tik 13ra, eta azaroaren 10etik 13ra Gasteizen.

Inaugurazio-ekitaldian parte hartuko dute:

  • Guillermo Quindos, UPV/EHUko Zientzia eta Gizarte Garapeneko eta Transferentziako errektoreordea
  • Agustín Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
  • Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea
  • Jon Insausti, Donostia Udalaren Kultura zinegotzia

Zientzia Astea izaera ludikoa eta pedagogikoa duen eta adin guztietako jendeari irekita dagoen jaialdia da. Eta bere helburua, euskal gizartea zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzea da, eta aldi berean euren jakin-mina piztea. Zientzia entzun, dastatu, ikusi, usaindu, ukitu, eta sentitzeko aukera paregabea da, eta hain zuzen ere, horretan egunero lan egiten duten UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen eskutik.

Edizio honetan, Zientzia Astearen eskaintza, egoitza guztiak kontuan hartuta, 42 txoko zientifiko, 75 tailer eta 77 kanpo-jarduerak osatuko dute. Gainera, umeentzako zientzia-ikuskizun bat, hitzaldiak, erakusketak, lehiaketak eta bakarrizketa zientifikoen Zientzia Club. Guztira, 200 doako jarduerak eskainiko dira.

Egitarau osoa www.zientzia-astea.eus webgunean ikusgai dago.

Ikasleentzako bisita gidatuak

Ostegunean ere, inaugurazioa baino ordu eta erdi lehenago, 9:30ean, Zientzia Asteak ateak irekiko dizkie Gipuzkoako ikastetxeei. Bigarren Hezkuntzako eta Batxillergoko ikaslek ostegunetik ostiralera egingo dituzte Tabakaleran jarritako txoko zientifikoetan ibilaldi gidatuak. Bisita horiek oso interesgarri eta zirraragarriak gertatu ahal zaizkie, batez ere, zein bide akademiko hartzeko unean daudenean.

UPV/EHUk antolatzen du Zientzia Astea, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren, Vitoria-Gasteizko Udalaren, Barakaldoko Udalaren, Bibat Museoaren, Bizkaia Aretoaren, Tabakaleraren, Donostia Kultura, Metro Bilbaoren, Euskotrenen eta Vital Fundazioaren laguntzarekin.