Zientzia eta Teknologia Fakultateko hormako taula periodikoaren inaugurazioa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/11/14, 12:00

Kokapena

Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena - 48940 Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

2019a Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea da (1869an, orain dela 150 urte, Dimitri Mendeleev zientzialari errusiarrak sistema periodikoa aurkitu zuen). Bestalde, orain 50 urte Zientzia eta Teknologia Fakultatea sortu zen. Bi ospakizunak direla eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko hall-ean hormako taula periodiko bat inauguratuko da.

Bost metroko zabalera eta bi metroko altuera duen hormako taula periodiko horrek 118 elementuen deskribapenak eta elementu bakoitzaren emisio espektroa du.

Inaugurazioan parte hartuko dute:

  • Fernando Plazaola, Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa
  • Patxi Juaristi, Bizkaiko Campuseko errektoreordea  
  • José Luis Vilas Vilela, Kimika irakaslea eta taula periodiko horren diseinatzailea
  • Juan Manuel Gutiérrez Zorrilla, Kimika irakaslea eta taula periodiko horren diseinatzailea