euskaraespañol

Albisteak

Cristina Belaunde Pombok irabazi du DIRCOM Norte-UPV/EHU I. Saria

Bere GLA-k, "Influencer marketing en Instagram: Detrás de la publicidad con creadores de contenido de viajes", saria eskuratzeko balio izan dio

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2023/12/20

Irudia
Cristina Belaunde Pombo, DIRCOM Norte-UPV/EHU I. Saria-ren irabazlea

Cristina Belaundek, Publizitate eta Harreman Publikoetako ikaslea, irabazi du DIRCOM Norte-UPV/EHU I. Saria. Bere Gradu Amaierako Lana, Estefanía Jiménez Iglesias irakasleak zuzenduta, bere zorroztasun formal eta metodologikoagatik nabarmendu da, baita aztertutako interesagatik ere, bai lanbiderako bai gizarterako.

Egilearen hitzetan, bere ikerketak lagundu egin du "influencer-ekin Instagrameko kanpainen atzean dagoen errealitatea ikusarazten". Era berean, "Instagramen publizitate mota honen beharrezko erregulazioa aldarrikatzeko eta horrekin tresna sozial gardenagoa izan dadin laguntzeko" balio izan du lanak, saridunak azpimarratu duenez.

Saria 2024ko ekainean egingo den Graduazio Ekitaldian emango da.