euskaraespañol

Kronika

Arabako Campuseko Gazteentzako Informazio Gunearen ordutegi berria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/04/03

Irudia

Arabako Campuseko Gazteentzako Informazio Guneak (GIG), unibertsitateko pabilioian dagoenak, ordutegia aldatu du. Apirilaren 1ean hasita, astelehenetan eta ostegunetan, 10:00etatik 13:00etara, egongo da irekita.

Gazteentzako Informazio Guneak ibilbide luzea dauka Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campusean. Unibertsitate pabilioian dauka bulegoa (Apraiztarren kalea, 1. 01006 Vitoria-Gasteiz), eta UPV/EHUko ikasleek informazio zabala eskuratu dezakete bertan, doan: aisialdia, bekak, laguntzak, lan eskaintza publikoak eta pribatuak, lehiaketak, prestakuntza osagarria, deskontuak dituzten txartelak, boluntariotza eta abar eta abar. Horrez gain, hirian ostatu bilatzeko laguntza ematen dute OSTATU programaren bidez, eta unibertsitateko egoitzei buruzko informazio guztia dute.

Bestalde, aukera ematen dute alta emateko buletin elektronikoan eta astero berri guztien eta intereseko deialdi guztien berri eskuratzeko mugikorrean. Zerbitzu horretan izena ematea erraza da, nahikoa da posta elektronikoz mezu bat bidaltzea (oij-ar@ehu.eus) edo WhatsApp bat 670281700 zenbakira.