Eduki publikatzailea

ICE-2 Informazio Kuantikoa, Bilbon

Lehenengo argitaratze data: 2015/06/04

"ICE-2 Informazio Kuantikoa" topaketako partaideak
"ICE-2 Espainiako Informazio Kuantikoa" topaketako partaideak - UPV/EHU

"Espainiako Informazio Kuantikoa-Información Cuántica en España" (ICE-2) hirugarren topaketa Bilbon egin da, zeinak nazioarteko eta estatuko teorikoak zein esperimentalistak bildu dituen. Hiru egunean, ekainaren 1-3 bitartean, Luiz Davidovich (Brasilgo Universidade Federal do Rio de Jainero unibertsitatekoa), Andreas Wallraff (Suitzako Swiss Federal Insitute of Tenchology institutukoa) eta Yasser Omar (Portugalgo Universidade de Lisboa unibertsitatekoa) nazioarteko izen handiko zientifikoek ere parte hartu dute besteak beste. Topaketan azken aurrerapenak adierazi dituzte eta ikertzaile gazteek  bere lanak aurkeztu dituzte. Aldi berean, aurten optika eta informazio kuantikoan lan egiten duten Latinoamerikako eta Europako komunitateen arteko zubia izan nahi du konferentziak. UPV/EHUk eta Ikerbasquek antolatutako hiru osoko bilera hauek egin dira UPV/EHUko Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan.