XSLaren edukia

Informazioaren Zuzenbidea

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua
Ikasturtea
2020/21
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Informazioaren Zuzenbidea ikasgaiak Ikus-entzunezko Komunikazioa titulazioarentzat jasotzen diren bi gaitasun orokor garatzen ditu: a) Gizarte-zientzien berezko ezagutza eta medotologien bitartez (Soziologia, Zuzenbidea, Historia Garaikidea) gertaerak eta prozesu sozialak analizatu, interpretatu eta azaltzea, komunikabideen lanaren testuinguruan; eta b) Jariokortasunarekin eta eraginkortasun komunikatiboarekin adieraztea, ahoz eta idatziz, komunikabide desberdinetarako egokiagoak diren baliabide linguistikoak aprobetxatzen jakinez. Aurrekoarekin batera, zehazki, titulazioaren bigarren kurtsoan garatu behar diren bi zeharkako gaitasun jorratzen ditu: a) bere testuinguru historiko, sozial, judizial eta nazioarteko zehatzean informazio eta komunikazio sistema eta prozedura ezberdinak aztertu, ezagutu eta identifikatzeko gaitasuna lortu; b) komunikazio eta informazioaren eremuan arazo ezberdinak ikertu eta ebazteko aplikatuko diren iturri-dokumentuekin lan egiteko teknika eta metodoak garatzeko gaitasuna landu .

Irakasgaia ikastearen emaitzak honako hauek dira:

1. Informazioarekin zerikusia duten lanbide eta jardueretatik eratorritako ondorio juridikoak antzematea, bereziki horien bermeak eta mugak (DIZIPLINA EZAGUTZEA).

2. Gertakizunei buruz informatzea eta horiei buruzko iritzia ematea egiaztatze- eta erredakzio-teknikak gaizki erabili izanagatik erantzukizun juridikorik sorrarazi gabe (ARDURA PROFESIONALA).

3. Gaiari buruzko kontzeptuak eta terminologia zehatza ulertzea eta informazio-erlazioaren garapenean sortzen diren gatazken argudio juridikoak laburtzea (HIZTEGIA ETA ARRAZOITZEA).

4. Gaiaren ohiko iturriak erabiltzea alderdi orokor eta partzialei buruzko analisi, ikerkuntza edo txosten errazak egin ahal izateko, zein ordenamenduak aintzatesten dituen eskubideez baliatzeko (ERREDAKZIOA ETA IKERKUNTZA).

5. Aldez aurretik adierazitako gaitasun guztiak jendaurrean azaltzea eta gaiarekin lotutako eztabaida mantentzeko gai izatea (DISKURTSOA ETA EZTABAIDA).

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

PROGRAMA TEORIKOA

1. Informazioaren Zuzenbidea: objektua, historia eta iturriak

2. Adierazpen- eta informazio askatasunak: eskubideak eta bermeak

3. Kanpo- eta barne-mugak: egiazko informazioa eta nabarmentasun publikoa

4. Ideologia adierazteko askatasuna eta haren mugak

5. Parte-hartze murriztaileak: zentsura, bahiketa, hedabideak ixtea eta eskubideak etetea

6. Informazioa jasotzeko eskubidea: edukia eta perspektibak

7. Sekretu ofizialak eta botere publikoen informaziora sartzeko mugak

8. Kontzientzia-klausula

9. Sekretu profesionala

10. Ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubideak (I): ikuspegi orokorra eta babes zibila

11. Ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubideak (II): babes penala eta konstituzio-doktrina

12. Zuzenketa-eskubidea

13. Gazteen eta haurren babesa eta askatasun haien beste muga batzuk

14. Informazioaren profesionalaren estatutu juridikoa

15. Ikus-entzunezko hedabideen erregimen juridikoa

KASU PRAKTIKOEN PROGRAMA

1. Praktika. Ikus-entzunezkoen Legea: printzipio orokorrak eta aplikazio-eremua.

2. Praktika. Ikus-entzunezkoen Legea: ikus-entzuleen eskubideak.

3. Praktika. Ikus-entzunezkoen Legea: zerbitzuaren prestatzaileen eskubideak.

4. Praktika. Ikus-entzunezkoen Legea: lizentziak, komunikazioak eta aniztasuna.

5. Praktika. Irrati-telebista publikoei buruzko legedia: antolaketa, kudeaketa eta programazioa.

6. Praktika. Azaldutako legedi guztia kasu zehatz batean aplikatzea

MetodologiaToggle Navigation

Informazioaren Zuzenbidea ikasgaiak 6 ECTS kreditu dauzka eta ikasketa-planean 53 ordu teoriko eta 7 praktiko dagozkio.

Teoria orduetan irakasleak programa gelan azalduko du eta ikasleriak askatasun osoz parte-hartu eta galdetu ahal izango du.

Praktika orduetan adierazitako kasu praktikoak egingo dira. Praktikak ikasgaiaren e-Gelan eskegiko dira, bakoitza zein azpi-talderi zuzendurik dagoen eta gelan zein egunetan egingo den adieraziz. Praktikaren erantzuna zuzenketarekin hasi baino lehen egin eta entregatuko da. Talde bakoitzean (edo azpi-taldeetan hala badagokio) kasu praktiko bat egingo da hamabostean behin. Praktikak nahitaez egin behar dira eta, ebaluaketari dagokionez, atal honek azken notaren % 30 balioa izango du. Praktiketan, nagusiki, 2010eko Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorra aztertuko da. Legea ikasgaiaren e-Gelan eskegiko da. Gaiarekin zerikusia duten beste lege eta epaiak ere aztertuko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

1) AZKEN AZTERKETA jarriko da. Azterketa horrek azken notaren % 60 balioko du. Azterketak test erako galderak eta garatu beharreko galderak izango ditu.

Ikasturtean zehar ez badira autoebaluaziorako galdetegiak egin, AZKEN FROGA honek % 70 balioko du.

2) Ikasturtean zehar programaren zenbait alderdiri buruzko PRAKTIKAK egingo dira. Praktikak ikasgaiak eGelan duen orrian eskegiko dira, bakoitza azpi-talderi zuzendurik dagoen eta zein egunetan egingo den zehaztuz. Azpi-talde bakoitzak praktika bat izango du bi astetik bi astera (gutxi gora behera eta egutegiaren arabera). Praktikak egitea nahitaezkoa da eta horien balioa azken notaren % 30 izango da. Praktika horietan 2010eko Ikus-Entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorraren oinarrizko edukia aztertuko da (bai eta beste lege zein epai ere). Legea, bere erreformekin, ikasgaiak eGelan duen orrian eskegiko da. Norbaitek ikasturtean zehar ez balitu praktikak egingo, azterketan jarriko den kasu praktikoa ebatzi beharko du. Horren balioa azken notaren % 30 izango da.

3) Ikasturtean zehar autoebaluaziorako galdetegi batzuk egin beharko dira adierazitako epeetan. Horien balioa azken notaren % 10 izango da.

4) Irakasgaia gainditu ahal izateko puntu posibleen % 50 lortzea beharrezkoa da (azterketaren, praktiken eta autoebaluaziorako galdetegien notak gehituz) eta, gainera, azken azterketan, gutxienez, 2 puntu lortu behar dira (zati horretan, gehienez, 6 puntu lortu ahalko dira).





Ebaluazio-sistema hau modu presentzialean nahiz ez-presentzialean aplikatuko da, egoerak hala eskatzen badu

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasgaiak eGelan duen orrian programaren gaien testua eskegiko da, dagozkien eskemekin batera. Material horiek ezagutzea ezinbestekoa da azterketarako.
Irakurketa osagarriak izenburupean ikasgaiarekin zerikusia duten testuak, webguneetara loturak, gaurkotasuna duten albisteak, eta abar ere argitaratuko dira. Horien kontsulta eta irakurketa erabat borondatezkoa da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

URÍAS, Joaquín, Principios de Derecho de la Información, Tecnos, Madril, 3. argitalpena, 2014.

GUICHOT, Emilio (koord.), Derecho de la Comunicación, Iustel, Madril, 5. argitalpena, 2018.

AZURMENDI, Ana, Derecho de la Comunicación, Eunsa, Iruña, 2016.

PAUNER, Cristina, Derecho de la Información, Tirant lo Blanch, Valentzia, 2014.

BALAGUER, María Luisa, Derecho de la Información y de la Comunicación, Tecnos, Madril, 2. argitalpena, 2016.

TORRES LÓPEZ, Mª Asunción eta beste batzuk, Elementos para el estudio del Derecho de la Comunicación, Madril, Tecnos, 2017.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Araudia:
Normas básicas de Derecho de la Información, Audiovisual y Publicitario, Editorial Ratio Legis, Salamanca, 2010.
Monografiak:
CHINCHILLA, Carmen eta AZPITARTE, Miguel, Estudios sobre la Ley General de Comunicación Audiovisual, Aranzadi, Iruña, 2011.
FISS, Owen F., La ironía de la libertad de expresión, Gedisa, Bartzelona, 1999.
GARTON ASH, Timothy, Libertad de palabra, Tusquets, Bartzelona, 2017.
LAZCANO BROTÓNS, Íñigo, El secreto profesional en el periodismo, Lete, Bilbao, 2007.
MEDINA GUERRERO, Manuel, La protección constitucional de la intimidad frente a los medios de comunicación, Tirant lo Blanch, Valentzia, 2005.
MUÑOZ MACHADO, Santiago, Los itinerarios de la libertad de palabra, Crítica, Bartzelona, 2013.
RODRÍGUEZ MONTAÑÉS, Teresa, Libertad de expresión, discurso extremo y delito, Tirant lo Blanch, Valentzia, 2012.
SALVADOR CODERCH, Pablo eta GÓMEZ POMAR, Fernando (ed.), Libertad de expresión y conflicto institucional. Cinco estudios sobre la aplicación judicial de los derechos al honor, intimidad y propia imagen, Civitas, Madril, 2002.

Aldizkariak

Gaztelaniaz, gaiari buruzko bi aldizkari bakarrak elektronikoak dira: Revista de Derecho de la Comunicación-Derecom (www.derecom.com) eta Revista de Derecho Comparado de la Información (www.biblio.juridicas.una.mx/revista/DerechoInformacion/), azkena, nagusiki, Amerika Latinako eremukoa.
Arlo honetako artikuluak honako beste aldizkari hauetan ere aurki daitezke: Actualidad Jurídica Aranzadi, Revista Española de Derecho Constitucional, Poder Judicial, Revista de Administración Pública, Revista de Derecho y Nuevas Tecnologías, Revista Vasca de Administración Pública eta Revista Española de Derecho Administrativo. Informazioaren Zuzenbidearen programako alderdi zehatzei buruzko artikuluak aurkitzeko ezinbestekoa da www.dialnet.unirioja.es bilatzailea erabiltzea.
Nazioartean badaude gaiari buruzko aldizkari espezializatuak, garrantzitsuenak: Légipresse (Frantzia), The Journal of Media Law (Erresuma Batua) eta Communication Law and Policy (Estatu Batuak).

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ABERASTURI GORRIÑO, UNAI
  • ARRESE IRIONDO, MARIA NIEVES
  • LAZKANO BROTONS, IÑIGO

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

17:00-19:00

17:00-19:00

17-30

18:00-20:00

17:30-19:00

Irakasleak

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

19:00-20:00

Irakasleak

16 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

19:00-20:00

Irakasleak

17 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

15:00-17:00

15:00-17:00

17-30

14:30-16:30

15:30-17:00

Irakasleak

17 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

17:00-18:00

Irakasleak

17 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

17:00-18:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00

11:00-13:00

17-30

10:00-11:30

11:00-13:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-10:00

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-10:00

Irakasleak

32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-13:00

09:00-11:00

17-30

12:30-14:30

10:00-11:30

Irakasleak

32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-10:00

Irakasleak

32 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-10:00

Irakasleak