XSLaren edukia

Genero Berdintasuna

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gizarte Langintzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala33.850.5
Gelako p.11.217

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgai honetan teoria feministak sexu-genero sistemaren inguruan egin dituen ekarpen nagusiak aztertzen dira. Era berean, ekarpen horiek diskriminazioaren kontzeptualizazioan izan duten eragina aztertuko litzateke. Azkenik, guzti horrek errealitate juridikoarekin zer-nolako elkarketa izan duen aztertuko litzateke, modu honetan diskriminazioaren aurka jokatzeko beharrezko baliabideak diseinatuz.



GAITASUNAK:

1. Sexu-genero sistemaren oinarri teorikoak lortzea interbentzioa edo partehartzea galdatzen duen errealitateari aplikatzeko.

2. Bizitza sozio-komunitarioan eman daitezkeen diskriminazio modu ezberdinak antzematea.

3. Diskriminazioaren eraentza juridikoa ezagutzea beraren gain egingo den partehartzearen optimizazioa lortzeko.

4. Prebentzio-estrategiak eta asistentzia-estrategiak diseinatzea egiturazko diskriminazioaren eta bere agerpenen aurka. Modu honetan beste agente batzuekin ahaleginak bateratuz diskrimazioa errotik kentzeko ekimenak lantzea..

Gaitasun horiek eskuratzeko, ikasgelan lan egingo da, irakasgaiaren edukiekin berez lotutako esparruetan eguneroko jarduna garatzen duten erakunde eta gizarte-eragileekin lankidetzan. Elkarlan honek etorkizuneko gizarte-langilaren profila zehazten erraztuko du.



Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Berdintasun kontzeptuaren eraketa tradiziozko kultura juridiko-politikoan.



2. Diskriminazioaren kontzeptu juridikoa: formalismoa eta indibidualismoa.



3. Sasi-dualismoak: desberdintasuna edo diskriminazioa; diskriminazio zuzena edo zeharkakoa; banakako diskriminazioa edo tadekoa.



4. Sexu-genero sistema, egiturazko diskriminazioa eta diskriminazio anizkuna.



5. Berdintasun politikak zuzenbidearen bidez : nazioarteko iturriak, europarrak, estatukoak, erkidegokoak, eta udal mailakoak. Zuzenbide antidiskriminatzailearen printzipio eta estrategiak. Egintza positiboak eta transbertsaltasuna (mainstreaming). ¿Genero-perspektiba¿.



6. Gizarte-partehartzea berdintasunaren praktika bezala; berdintasunaren eragile eta egileak: berdintasun politiken aplikatzaileak.

MetodologiaToggle Navigation

Kurtsoan zehar landu behar diran lanak indibidualki eta taldeka eginen dira. Talde-lana eta erakunde eta gizarte-langileekin elkar lana kurtso honen ardatz eta oinarri izango dira. Ebaluazio sistemari buruz kontutan hartu behar da etengabeko ebaluazioaren bidez kalifikatuko dela. Azken notaren %100a etengabeko ebaluazioaren sistemaren bidez ebaluatuko da.

Ebaluazio sistemari buruz kontutan hartu behar da:

Ikasleriak ebaluatuak izanen diren mota desberdinetako praktikak (ariketak, kasuak, irakurketak…) eginen ditu kurtsoaren zehar. Eta horretaz gain bukaerako lan bat egin beharko du.



1) Bukaerako lanari buruz, kontutan hartu behar dira ondorengo zehaztapenak:

a) Lana jorratzeko aukeratutako gaia zehaztu egin beharko da kurtsoko lehendabiziko 2/3 asteak pasa aurretik. Derrigorrez irakasleek proposatutako gaiei buruz egin beharko da lana. Talde bakoitzari euren gabeziak eta euren lanaren puntu indartsuenak azpimarratuko zaizkio, lana kurtsoan zehar zuzentzeko aukera emanez. Talde guztiek entregatuko dute lana klaseko azken egunean eta baita e-gelan zintzilikatu beharko dute ere.

b) Lan honetako konklusioak edo emaitzak klaseko azken egunetan ahoz aurkeztu egin beharko dira taldeka.

c) Ebaluaketa irizpdieak hurrengoak izango dira:

1. Talde bakoitzak entregatu behar duen bukaerako lanak azken notaren %50a balioko du (5 puntu).

2. Idatzizko lanak azken notaren %30a suposatuko du (3 puntu), taldeko nota bat izanez hau.

3. Lanaren egiteke prozesuak azken notaren %10a suposatuko du (1 puntu), nota indibidual bat izanez hau.

4. Ahozko aurkezpenak azken notaren %10a suposatuko du (1 puntu), nota indibidual bat izanez hau. Taldeko kide guztiak parte hartu beharko dute ahozko esposaketan.



2) Kurtsoan zehar egindako ariketak eta lanak azken notaren %50a suposatzen dute (5 puntu), nota indibidualak izanez hauek.

a) 3 ariketak edo lanak egingo dira. Hauetatik batek 3 puntuen balioa izango du eta beste biak bakoitzak puntu bat.

b) Ariketa edo lan hauek e-gelara igo beharko dira kalifikatu al izateko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Dena den, ikasle guztiek azken ebaluazioa egiteko eskubidea dute eta kasu hauetan proba baten bitartez ebaluatuko dira ikaskuntzaren emaitzak. Proba hau azterketa aldi ofizialean egingo da eta %100aren balioa izango du.

Idatzizkoa izango da proba, test eta erantzuna irekiko galderak konbinatu daitezke Ikaslea ez bada azterketara aurkezten deialdiaren uko egin diola ulertuko da eta "Aurkezteke" jarriko zaio.





Graduko titulazio ofizialetako ikasleen ebaluaziorako arautegiaren 8.3 Artikuluak dioenez, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiteko irakasgaiaren ardura duen irakasleari ikasturtea hasi denetik bederatzi asteko epean jakinarazi egin behar dio. Kasu hauetan azken ebaluazioa egiteko eskubidea izango du eta azken ebaluazio hau egiten ez badu deialdiaren uko egin diola ulertuko da eta "Aurkezteke" jarriko zaio.









BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-ALVAREZ, Enrique, FIGUERUELO, Ángeles, NUÑO, Laura (direc.): Estudios interdisciplinares sobre igualdad, IDP/ Iustel, 2009.

-BARRÈRE, Maggy y CAMPOS, Arantxa (coord.): Igualdad de oprotunidades e igualdad de género: una relación a debate, Dykinson, Madrid 2005.

-CARMONA CUENCA, Encarna y GARRIDO GÓMEZ, María Isabel (coords.) Igualdad Efectiva de mujeres y h--- - FIGUERUELO, Ángela y IBÁÑEZ, María Luisa (coord.): El reto de la efectiva igualdad de oportunidades, Comares, Salamanca, 2006.ombres. Manual Interdisciplinar, Tirant Lo Blanch, 2023.

-R. GILES y M. MORA (coord.): El Derecho antidiscriminatorio de género, @becedario, Badajoz, 2008.

-PULEO, Alicia H. (ed.): El reto de la igualdad de género, Biblioteca Nueva, 2008.

-RIBOTA, Silvina y RODRÍGUEZ RUIZ, Blanca, Mujeres y des(igualdad) de oportunidades, Dykinson, 2023.

-SALAZAR BENÍTEZ, Octavio, ¿Existe un derecho a la identidad sexual?, Anuario de la Facultad de Derecho, núm. 14, 2021, pp. 71-102.

- SÁNCHEZ GONZÁLEZ, Santiago (coord.): En torno a la igualdad y a la desigualdad, Dykinson, Madrid, 2009.

-VARELA, Nuria, feminismo para principiantes, Barcelona ediciones, libro impreso segunda edición, actualizada, febrero 2019.

-VARELA, Nuria, Feminismo 4.0; la cuarta ola, Barcelona ediciones, octubre 2019.

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:45

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eSEMINARIO Nº 3 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:45-13:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eSEMINARIO Nº 3 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-14:15

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEMINARIO Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:15-15:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEMINARIO Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA