XSLaren edukia

Funtzio Publikoa

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Titulazioa
Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala22.533.8
Gelako p.22.533.8

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ikasleek gai izan behar dute funtzio publikoari buruzko legeria ulertzeko, kasu praktiko errazak ebatzi ahal izateko. Era berean, lanpostuen zerrenda bat, funtzio publikoan sartzeko prozedura eta karrera-sistema aztertzeko eta ulertzeko gai izan beharko dute.





Ikaskuntzaren emaitza horiek honako gaitasun hauekin lotuta daude:





- 10. zk.: Titulazioaren arlo desberdinei buruzko txostenak, kontratuak, demandak eta errekurtsoak zuzenbidearen arabera idaztea.





Menderatze-mailari eta ikaskuntzaren adierazleei buruzko informazioa:

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777368/10.-14_10_29+GUIA+CEG+n%C2%BA+10_1%C2%BA%2C2%C2%BA%2C3%C2%BA%2C+4%C2%BA.pdf/50db6f7b-fbd5-1f40-54ac-36fbbdc3f477







GRADUKO ZEHARKAKO GAITASUNAK:





- Behar bezala komunikatzea, transmititzea eta harremanetan jartzea, idatziz, titulazioari dagokion hizkuntza teknikoan.



Menderatze-mailari eta ikaskuntzaren adierazleei buruzko informazioa:

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777121/Anexo+II+2014_07_13+CTG+Comunic+escrita.pdf/b9c6a0db-c8cc-2c6f-9985-8ef1b0107daf



- Arazoak eraginkortasunez konpontzea, eskuratutako gaitasunak eta trebetasunak erabiliz, aukera posibleak identifikatu eta baloratzeko.



Menderatze-mailari eta ikaskuntzaren adierazleei buruzko informazioa:

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777121/Anexo+IV+2014+CTG+Resol+problem.pdf/8c6c7ffc-fabc-787d-22ad-c075fc1b4923







Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. FUNTZIO PUBLIKOA. Funtzio Publikoaren esanahia.

2. LANGILE PUBLIKOEN MOTAK. Funtzionario publiko eta Lan-kontratuko langileen arteko ezberdintasunak.

3. ENPLEGU PUBLIKORAKO SARBIDEA. Sarbiderako baldintzak. Organoak, sistemak eta haukeraketa prozedura.

4. FUNTZIONARIOEN ADMINISTRAZIO KARRERA. Esannahia eta motak.

5. ADMINISTRAZIO EGOERAK ETA ZERBITZU HARREMANAREN AMAIERA . Zerbitzu aktiboa, zerbitzu bereziak,beste Administrazio Publiko batzuen zerbitzura jardutea, eszedentzia,funtzioen etenaldia,funtzionario egoeraren galera.

6.FUNTZIONARIOEN ESKUBIDEAK.

7. EGINBEHARRAK ETA BATERAEZINTASUNAK. Etika zerbitzu publikoan.

8. DIZIPLINA ETA ERANTZUKIZUNEZKO ERREGIMENA. Faltak, zigorrak eta diziplina prozedura.

MetodologiaToggle Navigation

Klase magistrala eta praktikak

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Irakasgai honetan ebaluaketa jarraitua eta azken froga erabiliko dira.





Ebaluaketa jarraituan, lauhilekoan eskatzen diren zeregin guztiak (praktiken ebazpenak, ariketak, irakurketak) % 40an baloratuko da. Azken froga, Unibertsitateko egutegi akademikoan ezarritako epearen barruan egingo da, eta nota osoaren % 60 izango da. Amaierako frogak ikasturtean zehar eman diren ezagutza teorikoak ebaluatuko ditu.



Azken nota bi kontzeptutan oinarritzen da: batetik, azterketaren nota, hau da,

amaierako notaren % 60 eta, bestetik, praktikak egiteagatik egindako ebaluazio jarraituan lortutako emaitzak ( % 40).





Ezin izango da irakasgaia gainditu amaierako azterketa teorikoa gainditu gabe.





Ebaluazio jarraituari uko egiteko, idazki bat bidaliko zaie irakasle arduradunei, gutxienez 9 asteko epean. Kasu horretan, ikasleek amaierako ebaluazio-sistema erabiltzeko eskubidea izango dute. Sistema horretan, amaierako idatzizko frogak irakasgaiaren kalifikazioaren % 100 hartuko du.





Azken ebaluazioari uko eginez gero, ez da azken frogara aurkeztuko, eta ikaslea aurkeztu gabe agertuko da.





Osasun-egoerak hala eskatzen badu eta frogak aurrez aurre egiterik ez badago, egoera horietarako eGelan dagoen ikaslearen gidan (edo koadernoan) zehaztutako prozedura aktibatuko da.





Ebaluazio-frogetan edo UPV/EHUn ebaluagarriak diren lan akademikoak egin eta aurkeztean iruzurrezko edo zintzotasunik gabeko jarduntzat hartuko dira honako jokabide hauek: lanak plagiatzea, hau da, besteren lanak kopiatzea, jatorria edo erabilitako iturria aipatu gabe, eta norberak landutakotzat aurkeztea ebaluazio akademikoa behar duten testu edo lanetan.





Oro har, eta kontrakorik adierazi ezean, UPV/EHUn ebaluazio-froga bat egiten den bitartean, debekatuta egongo da ikasleek liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta gailu edo gailu telefonikoak, elektronikoak, informatikoak edo bestelakoak ere.





Ebaluazio-froba batean kopiaren bat egiaztatzen bada modu frogagarrian, froga horretan parte hartzen duen ikasle bakoitza gainditu gabekotzat joko da, dagokion erantzukizunari kalterik egin gabe. Froga egiten den bitartean egiten bada egiaztapena, berehala eten ahal izango zaio inplikatutako pertsonari.































Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Legedia
Ordenagailua

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

SÁNCHEZ MORÓN, M., Derecho de la función Pública.

PARADA VÁZQUEZ, R. Organización y empleo público.



Gehiago sakontzeko bibliografia

PALOMAR OLMEDA, A. Función Pública, Legislación, doctrina y jurisprudencia.
BENGOETXEA ALKORTA, A., Negociación Colectiva y Autonomía Colectiva en la Función Pública.

Aldizkariak

Revista Vasca de Administración Pública.
Revista española de Derecho Administrativo.
Revista de Administración Pública
Actualidad Administrativa.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARRESE IRIONDO, MARIA NIEVES
  • GARCIA URETA, AGUSTIN MARIA
  • SANCHEZ MORALES, MIREN ITXASO

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

18:00-19:30

Irakasleak

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

19:30-20:00

17:30-18:30

Irakasleak