Aurkezpena

Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Saila hirurogei profesional inguru ditu, irakasleria eta pertsonal tekniko administratiboa eta laborategikoa batuta. Eskolak ematen ditu lau zentro ezberdinetan, UPV/EHU-ko hiru unibertsitate campusetan.

Hurrengo jakintza arloko irakaskuntza eta ikerketaren ardurak ditu: ‘Adierazpen Grafikoa' eta ‘Ingeniaritzako Proiektuak'.

Bere xede nagusia, haren espezialitatearen jakintza arloetan ikasleak prestatzea du, ikasketak amaitzean ingeniari lanbidea osotasunean garatzea baimenduko dituzten gaitasunak lortu behar izan dituztela argi ondo izanik.

Saila haren industria ingurunearekin engaiatua dago, ikerkuntza eta teknologia transferentziako proiektuen bitartez lankidetza harreman estuak dituelarik enpresekin.

Horren ondorioz hainbat ikerketa ildo sortu dira, urte guzti hauetan zehar Doktorego Tesi ugarirako bidea eman dutelarik, Doktorego Programa baten barruan.