Gotzon Aldabaldetreku

Gotzon Aldabaldetreku Etxeberria

Telefonoa

Posta elektronikoa

Informazio osagarria

Telekomunikazio Ingeniaria (2000) UPV/EHUn, espediente onenarekin hainbat aldiz saritua eta 10. promozioan lehena, eta Telekomunikazio Ingeniaritzan Doktorea (2006), “Doctor Europeus” aipamenarekin eta Sari Bereziarekin. Unibertsitate horretako irakasle da 2002tik, eta gaur egun Unibertsitateko Irakasle Titularra (Unibertsitateko Katedradun akreditazioa lortu zuen 2024an).

Applied Photonics Group ikerketa-taldearen partaide da. Hiru doktore-tesiren zuzendarikide izan da (horietako batek nazioarteko aipamena du). Bi egonaldi egin ditu Nurenbergeko Zientzia Aplikatuen Unibertsitatean (Alemania). Bost ikerketa-proiektu zuzendu ditu ikertzaile nagusi gisa eta 50 ikerketa-proiektutan baino gehiagotan aritu da, eta 4 ikerketa-kontratutan enpresekin.

Gainera, 40 artikulu zientifikotik gora idatzi ditu SCIn indexatutako eta JCRn jasotako aldizkarietan, 80 ekarpenetik gora egin ditu biltzarretan, 4 irakaskuntza-testuliburu argitaratu ditu, eta nazioarteko liburutako 3 kapitulutan aritu da elkarlanean. CNEAIk aitortutako 4 Ikerketa Seiurteko ditu. Artikulu-zuzentzaile gisa egin du lan eta 40 artikulutik gora zuzendu ditu aldizkari indexatu ezagunetarako. Honako biltzar hauetako batzorde antolatzaileetako idazkari eta mahaiburuorde izan da hurrenez hurren: 5ª Reunión Española de Optoelectrónica (2007) eta 20th International Conference on POFs (2011). Gaur egun, zuntz optikoetan oinarritutako sentsoreen azterketan egiten du lan.

Google Scholar

https://www.researchgate.net/profile/Gotzon-Aldabaldetreku

ResearchGate

https://scholar.google.com/citations?user=bwAvUK0AAAAJ

ORCiD

https://orcid.org/0000-0001-6217-6229

Content Footer