Breadcrumb

Indarrean dauden deialdiak

“TERRAFORMING” izeneko CERN IdeaSquare workshop (Geneva-Suitza) 2026

Cern

EHUren Arabako Campusean matrikulatutako 16 ikasle bilatzen ditugu, edo Gasteizen bizi izanik EHUren beste Campus batzuetan matrikulatuta daudenak, Genevan (Suitza) dagoen Ikerketa Nuklearrerako Europako Erakundearen (CERN) “TERRAFORMING” workshop-ean parte hartzeko.
Helburua: Deialdi honen bidez ikasleak aukeratu nahi dira, EHUko Arabako Campusean matrikulatuta daudenen artetik edota bizilekua Vitoria-Gasteizen izanda EHUko beste campusetan matrikulatuta daudenen artetik, parte har dezaten Genevako (Suitza) Ikerketa Nuklearrerako Europako Erakundearen (CERN) "TERRAFORMING" workshopean

Parte hartzaileen betebeharrak:

EHUko kide hauek hartu ahal izango dute parte deialdi honetan:

  • EHUko Arabako Campusean matrikulatuta dauden ikasleak edota bizilekua Vitoria-Gasteizen izanda EHUko beste campusetan matrikulatuta daudenak.
  • 2026/2027 ikasturtean master edo doktorego ikasketetan edo graduko azken mailan matrikulatuta daudenak.
  • Ingeleseko B2 maila daukatenak ‑Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera, edo horren parekidea‑, programari etekina atera ahal izateko.

Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko urriaren 11ra arte.

Eskabideak aurkezteko modua: Formularioa

Dokumentuak:

Informazio gehiago