Anima zaitez Unibertsitate osasungarrien egunean odola ematera
Urriak 6, Arabako campusean (René Cassin eta Julio Caro Baroja kaleen artean)

UPV/EHUk Unibertsitate Osasuntsuen Eguna ospatuko du, osasuna sustatzen duten unibertsitateen Espainiako sarearekin lankidetzan (REUPS gaztelaniaz). Arabako campusak bat egiten du sareko unibertsitateek ezarritako erronkarekin; asmoa da 10.000 odol-emate lortzea urrian zehar eta horretarako gune mugikorra kokatuko da urriaren 6an.
Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa Fundazioaren odol unitate mugikorra goizeko 9:15etatik eguerdiko 13:30etara izango da UPV/EHUko Arabako campusean (René Cassin eta Julio Caro Baroja kaleen artean).