Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Gasteizko Enplegu Foroa: Enplegu Gune

Irudia

Empleo Gune enplegu foro bat da, UPV/EHUren Arabako Campusak, Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak antolatua.
2024ko maiatzaren 9an egingo da, Gasteizko Europa kongresu jauregian.

Empleo Gunek elkarrekin batu nahi ditu honako hauek:

  • Gure inguruneko enpresetako giza baliabideen profesionalak.
  • Enplegua aktiboki bilatzen ari diren langabeak.
  • Azken heziketa zikloetako edo unibertsitateko ikasleak.
  • Gizarteratzean eta laneratzean lan egiten duten profesionalak.
  • Lurraldearen barruan enplegua sortzen ari diren erakunde publikoak.

Enplegu Gune 2024ren hamargarren edizio honen ardatzak honako hauek dira:

  • Sektore ekonomikoetako enplegu aukerak aztertzea.
  • Gure hirian hedatzeko bidean dauden enpresek eskatutako lan eskaintzak eta profilak zabaltzea.
  • Enplegu bila aktiboki ari diren pertsonen informazioa zabaltzera eta gaitasunak hobetzera bideratutako jarduerak eskaintzea.