Eduki publikatzailea

Jardunaldia

Campus Osasungarri eta Iraunkorra aurkezteko jardunaldia – Arabako Campusa

Irudia

Arabako Campuseko Errektoreordetzak Campus Osasungarri eta Iraunkorra aurkezteko jardunaldia antolatu du 2023ko azaroaren 22rako.

Micaela Portilla Ikerguneko ekitaldi aretoan, 12o.

Jardunaldia online jarraitu ahal izango da ESTEKA HONETAN

 

Gainera, azaroaren 20, 21 eta 22an Campusera bizikletaz edo irristailu elektrikoz iristeak saria du. Egun horietako bakoitzean Arabako Campusera bizikletaz edo patinez iristen diren lehenengo 6 pertsonek txartel bat jasoko dute gosari osasungarri baten truke. Horretarako, ibilgailu pertsonal horrekin campuseko edozein fakultate, eskola edo unibertsitate-zentrotan argazki bat aterako dute eta #CSSCampusAlava edota #COIArabakoCampusa etiketekin Instagramera edo X-ra igo beharko dute argazkia, baita @upvehu kontu ofiziala aipatu ere. Txartelak Micaela Portilla Ikerketa Zentroan banatuko dira hilaren 22ko jardunaldiaren amaieran (ikus oinarriak).

Jardueraren helburua ibilgailu motordunen gehiegizko erabilerak osasun publikoan zein ingurumenean dituen ondorio negatiboez kontzientziatzea da, eta unibertsitate osasungarriagoa eta iraunkorragoa sustatzeko estrategia zabalago baten barruan kokatzen da. Horregatik, eta modu sinbolikoan, azaroaren 22an fruta jarriko da doan unibertsitateko kideen eskura campuseko eraikinen sarreran.