Eduki publikatzailea

UPV/EHUk FIRST LEGO LEAGUE – EUSKADI TORNEOETAKO BAT ANTOLATUKO DU LEHEN ALDIZ ARABAKO CAMPUSEAN

Gasteizko txapelketa 2024ko martxoaren 2an ospatuko da Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Kirol Saila).

Irudia

FIRST LEGO League gaitasun eta bokazio zientifiko-teknologikoak garatzeko nazioarteko STEAM hezkuntza-programa bat da, 110 herrialdetan 650.000 gazte inguru batzen dituena. Edizio bakoitza txapelketa multzo baten antolaketarekin amaitzen da, non parte hartzen duten taldeek aurreko hilabeteetan garatutako jardueren emaitza aurkezten duten.

Martxoaren 2ko goizean zehar Euskal Autonomia Erkidego osoko 9 eta 16 urte bitarteko 34 haur eta nerabe talde bilduko dituen ekitaldira joateko gonbidapena egiten dizuegu.

Horrela, 10ak eta 15:30 bitartean gazteek Masterpiece izeneko erronkari lotuta ikasitakoa erakutsiko dute: berrikuntza proiektuak erakutsiko dituzte eta programatu dituzten robotek torneoaren mahai gaineko probak gainditu beharko dituzte, beti ere jai giroan eta lankidetzan.

Jarduera guztien zehaztapenak programan topa daitezke (PDF).

Ekitaldia jasangarria izan dadin hainbat neurri hartu dira, Erronka Garbiko dekalogoan (PDF) ikus daitekeenez. Bertaratzeko asmoa baduzu, nola egin duzun partekatzea eskatu nahi dizuegu inkesta labur (forms-aren esteka) baten bidez; garraiobide publikoan, Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuak erabiliz, edo oinez egitera gonbidatzen zaitugu. Inkesta betetzeagatik sarien zozketan parte hartuko duzu.

Ez bazara hurbilduko baina ekitaldia jarraitu nahi baduzu, streaming bidez egiteko aukera izango duzu.

Harremanetarako helbidea: sec-academica.vicer.campus-alava@ehu.eus