"Elurreta" Eraikina
Eraikin hau, campuseko unibertsitatearen bizitzari erreparatuta, ikastegi neuralgikotzat jo daiteke, eta, aldi berean, eraikin enblematikotzat Gasteizentzat.
Lehengo Elurreta psikiatrikoaren eta zahar egoitzaren eraberritzea eta errehabilitazioa 2002. urtean amaitu zen. Ondorioz, Arabako Campuseko Koldo Mitxelena liburutegi nagusiaren egoitza eta ikasgelategia bilakatu zen.
28.000 m2 baino gehiagoko eraikin honek campuseko hainbat zerbitzu biltzen ditu bere baitan:
- Arabako campuseko Koldo Mitxelena liburutegi nagusia.
- 23 ikasgela, 1.600 lagunentzako tokiarekin.
- Informatikako 7 gela. Informatika ikasgela horiek UPV/EHUko kideek eta berariazko baimena duten pertsonek zein erakundeek bakarrik erabili ahal dituzte.
- Ekitaldi aretoa eta bilera gelak (bideokonferentzia gela barne).
- Ikasteko eta aisialdirako gunea: vending zerbitzua, mikrouhin labea, etab.
- IKD gela.
- Ikerketa institutuak
- Arabako IISIG
- Sindikatuen egoitzak
- Campuseko Enplegu Bulegoa
Aipatutako zerbitzu horietako batzuk unibertsitateko kideen esku ez ezik, herritarren esku ere badaude.
HELBIDEA
Nieves Cano, 33
01006 VITORIA-GASTEIZ
Tel.: 945-014366
| Datak | Astelehenetik ostiralera | Larunbatetan |
|---|---|---|
| Irailetik ekainera | 8:00 - 21:00 | 9:00 - 14:00 |
| Eguberri eta Aste Santua | 8:00 – 21:00 | itxita |
| UDA: Uztailaren 1tik 11ra arte | 8:00 – 21:00 | itxita |
| UDA: Uztailaren 14tik abuztuaren 1 arte | 8:00 – 14:15 | itxita |
|
UDA: Abuztuan (4 egunetik 10era IZAN EZIK) |
8:00 – 14:15 | itxita |
ERAIKINA ITXITA EGONGO DA ABUZTUAREN 4tik 10era.
email: conserje.aulario.lasnieves@ehu.eus
Informazio praktikoa