Erabiltzaile askoko ibilgailuetarako aparkalekua Arabako Campusean
Erabiltzaile askoko ibilgailuetarako aparkalekua Arabako Campusean (Elurreta Ikasgelategiaren Ekialdeko aldean)
2026-2027 ikasturtea
Arabako Campuseko Errektoreordetzak erabilera handiko aparkalekua antolatu du Elurreta Ikasgelategiaren ekialdeko aldean. Aparkalekuak 95 plaza ditu (5 desgaituentzat).
Helburua da TAOk unibertsitate-komunitatean eta, bereziki, ikasleengan, izan dezakeen eragina murriztea, gune publikoen erabilera hobetzea eta ibilgailuaren erabilera arrazionalagoa sustatzea kutsadura murriztu ahal izateko.
Bertan aparkatzeko baimenak ondoko irizpideak oinarri esleituko dira:
- erabiltzaileak ikasleak izatea (erabiltzaile horiek dute lehentasuna)
- erabiltzaileak UPV/EHUko Arabako Campuseko IRI edo TKZEL izatea, eta ez edukitzea baimenik Campuseko beste aparkalekuren baterako
Halaber, bi bidaiarirekin edo gehiagorekin datozen ibilgailuak aintzat hartuko dira plazak esleitzerakoan. Horien atzetik, Campusetik urrunen dagoen lekutik datozenek izango dute lehentasuna.
Eskaera galdetegi honen bidez egin behar da: www.ehu.eus/araba/parking
Eskaerak 2026ko irailaren 1etik urriaren 15era arte egin ahal izango dira.
Baimenak 2027ko uztailaren 30era arte egongo dira indarrean. Erabiltzaileek arauak betetzen ez dituztela egiaztatzen bada, Arabako Campuseko Errektoreordetzak baimena baliogabetuko du.
Astelehenetik ostiralera aparkatu ahal izango da, 7:00etatik 21:30era.
Baimenak ez dakar plaza-erreserbarik. Hala, aparkalekua ibilgailuak iristen diren ordenaren arabera beteko da.
Aparkalekura sartzeko prozedura
Eskatzaileak mezu elektroniko bat jasoko du aparkatzeko baimena duela jakinarazteko. Baimen hori bere EHUko txartelean aktibatuko zaio aparkalekuan sar dadin.
Hesia irekitzeko, eskatzaileak txartela irakurgailutik pasa beharko du .
Informazio gehiago: Arabako Campuseko Errektoreordetza
Posta elektronikoa: ar-aparkalekua@ehu.es