null

Arabako Campuseko erreprografia zerbitzuak

Arabako Campuseko erreprografia-zerbitzua berriro martxan jartzea

Hori horrela, zerbitzuarekin hasteko lehendabizi Letren Fakultatean kokaturiko erreprografia zentroa irekiko da eta bertatik emango zaie zerbitzua Campuseko zentro guztiei.

Zentroa irekita egongo da asteko hiru egunetan (astelehena, asteazkena eta ostirala), 9:00etatik 13:00etara, ekainaren 8tik aurrera.

Lanak jaso eta entregatzeko sistema honako hau izango da:

  • Lanak posta elektronikoz jaso eta bidaliko dira erreprografia zentrora, honako posta-helbideren bat erabiliz:
    • magis.ricoh@gmail.com
    • farma.ricoh@gmail.com
    • letrak.ricoh@gmail.com
  • Lanak jasotzeko (A): Letren Fakultatekoa bada lan-eskaera egin duena, mezu bat jasoko du lana zertan den esanez eta noiz izango den jasotzeko moduan. Mezu bidez esango zaio, halaber, noiz joan daitekeen erreprografia zentrora lana jasotzera.
  • Lanak jasotzeko (B): Campuseko beste zentroren batekoa izanez gero lan-eskaera egin duena, Ricoh-k entregatuko du lana dagokion zentroko atezaintzan, eta lan-eskatzaileak atezaintzara joan beharko du lana hartzera. Posta elektronikoz abisatuko zaio eskatzaileari noiz entregatuko den lana.
  • Autozerbitzuko ekipoak: papera jarri edo errebisioa egiten zaien bakoitzean higienizatuko dira. Erabiltzaile bakoitzaren ardura izango da erabili aurretik eta ostean higiene-neurriak erabiltzea.
  • UPV/EHUko lanen ordainketarako ez da eskudirurik erabiliko.
  • Oraingoz ikasleentzako PCak ez dira erabilgarri izango.

 

 

 

Ordutegiak pre-Covid19

Arabako Campuseko erreprografia zerbitzuak RICOH ESPAÑA SLU enpresak kudeatzen ditu.

 

Erreprografia zentroak

Irekitze ordutegiak

RICOH enpresak arreta presentziala eskaintzen du erreprografia zentro hauetan:

o Letren Fakultateko erreprografia zentroko ohiko ordutegia
Astelehenetik ostegunera

08:30etatik 14:00ak arte eta 15:00etatik 18:00ak arte

Ostiraletan 08:30etatik 14:30ak arte
o Farmazia Fakultateko erreprografia zentroko ohiko ordutegia
Astelehenetik ostegunera

08:30etatik 14:00ak arte eta 14:30etatik 18:00ak arte

Ostiraletan 08:30etatik 14:30ak arte
o Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Hezkuntza Ataleko erreprografia zentroko ohiko ordutegia
Astelehenetik ostegunera 08:45etik 14:00ak arte eta 14:45etik 18:00ak arte
Ostiraletan 08:30etatik 14:30ak arte

Data bakoitzerako irekitze ordutegi zehatzak aldian-aldian iragarriko dira erreprografia zentroetan jarritako kartelen bidez; izan ere, ordutegiak azterketa aldietan luzatu daitezke eta oporraldietan murriztu, betiere unibertsitateak hori egiteko baimena emanik.

  • Zer prezio du kopiak ikasleentzat?
    • Zuri/beltzeko kopiak (alde batetik): 0,05 €

 

 

Funtzio anitzeko ekipoak

Halaber, campuseko zentro batzuetan autozerbitzuko funtzio anitzeko ekipoak jarri dira.

  • Funtzio anitzeko ekipoen kokapena
Zentroa Kokapena
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea Sotoa IKD aretoaren ondoan
Letren Fakultatea Beheko solairua

Erreprografia zentroaren kanpoaldean, PC bati konektatuta; horrek aukera ematen du inprimaketak egiteko irekitze ordutegitik kanpo.

Lehenengo solairua

Solairuaren erdialdean
Farmazia Fakultatea Beheko solairua

Sarrera hallean

Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Hezkuntza Atala) Beheko solairua Sarrera hallean, bulegoen eraikinerako sarbide ondoan
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Kirol Atala) Beheko solairua Lehengo erreprografia zentroan. Bi ekipo daude, horietako batek txanponez funtzionatzen du
Ingeniaritza Eskola

Beheko solairua

Kalkulu zentroan

Elurreta ikasgelategia

Beheko solairua

IKD aretoaren ondoan

Lehenengo solairua

AI2 eta AI3 gelen artean
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

Beheko solairua

Sarrera hallean.

Eskailera azpian, informatika ikasgelen ondoan.

 

  • Zer zerbitzu ematen dute funtzio anitzeko ekipoek?
    • Fotokopiak: erabiltzaileek egin ditzakete euren fotokopiak ekipo hauetan.
    • Inprimatzeko: funtzio anitzeko ekipoak daude, ikastegietako informatika geletako ordenagailuei konektatuta daudenak.
  • Nola funtzionatzen dute autozerbitzuko funtzio anitzeko ekipoek?
    • Fotokopiak: fotokopiak egiteko saldo nahikoa duen aurreordainketako txartela sartu behar da.
    • Inprimatzeko: dokumentu bat inprimatu nahi denean konektatuta dauden informatika geletatik, honela egin behar da:
      1. Artxiboa - Inprimatu: aukeratu RICOH-en funtzio anitzeko ekipoari dagokion inprimagailua.
      2. Inprimatuko den lana izen baten eta pasahitz baten bidez identifikatzea, hura askatzeko balioko duena.
      3. Inprimatze ilarako lana hurrengo 24 orduetan askatzea. Denbora horretan erabiltzaileak ez badu inprimatze lana askatu, ekipoak ezabatuko du automatikoki. Aurreordainketa txartelarekin ordainduko da.
  • Non eros daitezke aurreordainketa txartelak?
    • Erreprografia zentroetan.
    • Prezioa: 1,00 €, BEZa barne. Txartelak behin eta berriro kargatu ahal izango dira; beraz, behin bakarrik erosi behar dira.
  • Non kargatu ditzaket txartelak?
    • Erreprografia zentroetan.

  • Zer preziotan daude kopiak ikasleentzat?
    • Zuri/beltzeko kopia: 0,04 €
    • Koloretako kopia: 0,20 €
  • Zein da txartela kargatzeko gutxieneko kopurua?
    • Ez dago.

  • Edozein kopurua kargatu daiteke?
    • 9.999 kopia dira gehienez kargatu dezakezu kopurua.

  • Nora joan naiteke autozerbitzuko makinetan inprimatzeko edo kopiatzeko lanarekin arazoren bat baldin badago?
    • Erreprografia zentroetara.
    • Helbide honetara: magis.ricoh@gmail.com
    • Edo deitu telefono zenbaki honetara: 945 01 41 68