Eduki publikatzailea

CAMPUS OSASUNGARRI ETA JASANGARRIAREN TAILERRAK

Tailerra: "Bertako produktuen dastaketa gidatua".

Tokiko produktuen dastaketak, gazta eta ardoa kasu, gure lurraldeko jatorri izenen ezaugarrien ezagutza sustatzera bideratuta daude.

Jarduera Campus Osasungarri eta Iraunkorraren sustapenaren baitan kokatzen da, eta unibertsitate komunitatea osatzen duten pertsonen ongizate handiagoa bilatzen du, baita ingurumena gehiago errespetatzen duen lan eta ikasketa jarduera bat ere.

Kasu honetan, jarduera euskaraz egingo da, egutegian hurbil egongo den Euskararen Eguna ospatzeko.

Nori zuzendua: Arabako Campuseko unibertsitate-komunitate osoari.

Irakaslea: Mikel Garaizabal (HAZI Fundazioarekin lankidetzan).

Data: 2023ko azaroaren 29a.

Ordutegia: 12etatik 14etara.

Lekua: Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloia.

Izena emateko epea: 2023ko abenduaren 27ra arte (plazak agortu arte). Posta elektronikoz egiaztatuko da tailerra baino egun bat lehenago. Onarpena, inskripzio ordena zorrotzaren arabera izango da.

"Tupper osasungarria 10 minutuan" tailerra

Irudia

Tailerraren helburua da bertaratutakoei errezeta osasungarriak modu errazean egiteko baliabideak ematea, lantokira edo ikastetxera tupper batean eraman ahal izateko.

Jarduera Campus Osasungarri eta Iraunkorraren sustapenaren baitan kokatzen da, eta unibertsitate komunitatea osatzen duten pertsonen ongizate handiagoa bilatzen du, baita ingurumena gehiago errespetatzen duen lan eta ikasketa jarduera bat ere.

Nori zuzendua: Arabako Campuseko unibertsitate komunitate osoarentzat.

Irakaslea: Egibide - Mendizorrotzako Ostalaritza Eskola.

Data: 2023ko abenduaren 12a.

Ordutegia: 15etatik 17etara.

Lekua: Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloia.

Izena emateko epea: 2023ko abenduaren 7ra arte (plazak agortu arte). Posta elektronikoz egiaztatuko da tailerra baino egun bat lehenago. Onarpena, inskripzio-ordena zorrotzaren arabera izango da.