Breadcrumb

Eduki publikatzailea

ZIENTZIA ASTEA

2023ko azaroaren 9tik 12ra, Bibat Museoan eta Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan

Gustu guztietarako hogeita hamar jarduera baino gehiago eskaintzen ditu Zientzia Asteak Gasteizen. Bibat museoak, Arkeologia eta Fournier Karta museoen egoitzak tailerrak, txokoak, hitzaldiak, zientzia-ikuskizun bat, erakusketa bat eta dagoeneko historikoa den Zientzia Kluba hartuko ditu aurten, baita tailerren eskaintza zabala ere. Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolak “ESCAPE LAB: kode kimikoa” txokoa, “Gaueko zerua ikuskatzen” tailerra eta “Zientzia kalean” erakusketa hartuko ditu. Bisita gidatuak Durangoko hirigune historikora eta Arabako hiriburuko ganbera termografikoarekin zaharberritutako eraikinak ezagutzera eramango gaitu.