Indarrean dauden deialdiak

DEIALDIA: “TERRAFORMING” IZENEKO CERN IDEASQUARE WORKSHOPEAN PARTE-HARTZEKO DEIALDIA ONARTZEARI BURUZKOA.

Helburua: Deialdi honen bidez ikasleak aukeratu nahi dira, UPV/EHUko Arabako Campusean matrikulatuta daudenen artetik edota bizilekua Vitoria-Gasteizen izanda UPV/EHUko beste campusetan matrikulatuta daudenen artetik, parte har dezaten Genevako (Suitza) Ikerketa Nuklearrerako Europako Erakundearen (CERN) "TERRAFORMING" workshopean.

Parte hartzaileen betebeharrak:

UPV/EHUko kide hauek hartu ahal izango dute parte deialdi honetan:

UPV/EHUko Arabako Campusean matrikulatuta dauden ikasleak edota bizilekua Vitoria-Gasteizen izanda UPV/EHUko beste campusetan matrikulatuta daudenak.

2022/2023 ikasturtean master edo doktorego ikasketetan edo graduko azken mailan matrikulatuta daudenak.

Ingeleseko B2 maila daukatenak ‑Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera, edo horren parekidea‑, programari etekina atera ahal izateko.

Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko urriaren 14ra arte.

Eskaerak aurkezteko modua: Formularioa: https://inizia.eus/formacion/cern-workshop-2022/