Nola funtzionatzen du

NOLA FUNTZIONATZEN DU?

Iraupena: 2026ko otsailak 9 – abuztuak 9  

Karos aplikazio sinple eta adimentsua da, erabiltzaileak beren ibilbidearen eta ordutegiaren arabera automatikoki lotzen dituena: 

  • - Gidari edo bidaiari gisa bidaiatu aukera dezakezu. 
  • - Autoa norekin partekatu aukeratu dezakezu. 
  • - Bidaiak aldez aurretik planifikatu ditzakezu. 
  • - Dena app-tik kudeatzen da: plangintza, komunikazioa eta konpentsazio ekonomikoa. 

Horretarako, Karos app-a deskargatu behar da, posta elektroniko batekin erregistratu eta datuak osatu, etxeko helbidea, unibertsitatearen helbidea eta ohiko ordutegia adierazi. Ondoren, bidaia-proposamenak jasoko dira, eta bidaia-eskaerak bidali edo onartu ahal izango dira. 

 Ordainketa guztiak automatikoki kudeatzen dira aplikazioaren bidez. Gidariek konpentsazio ekonomiko bat jasotzen dute bidaiari bakoitzeko, app-aren diru-zorroan pilatzen zaiena. Hilaren 15ean, metatutako zenbatekoa banku-kontura bidaltzen zaie.  

 

Lortu abantailak EHUko erabiltzaile moduan! 

SUSTAPEN-KODEA 

Lortu EHUKAROS sustapen-kodearen bidez zure lehenengo 3 bidaiak dohainik.   

Jarraitu ibilbide honi: Kontua > Nire kode promozionala > EHUKAROS idatzi >  Gorde