Ohiko Galderak
Autoa partekatzen hasi behar dut app-a instalatu eta berehala?
Ez. App-a deskargatzeak ez zaitu ezertara konprometitzen. Esploratu, ezagutu eta erabaki noiz hasi.
Uste dut inor ez dela nire ondoan bizi, honela ere baliagarria al da?
Ziur aski bai! App-ak kokapena ez ezik, ibilbidea eta ordutegiak ere hartzen ditu kontuan. Erabat doakoa da zeure bidetik gertu nor pasatzen den ikustea.
Autoa partekatzen dut dagoeneko, zergatik erabili Karos?
Primeran! Karosen erregistratu dezakezu zure bidaia eta sari gehigarri bat lor dezakezu dagoeneko egiten duzun zerbaitengatik (gogoan izan EHUk zure ibilbidearen zati bat diruz laguntzen duela unibertsitatera azkarrago eta modu jasangarriagoan iristen laguntzeko). Gainera, baliteke ibilbidea partekatzeko pertsona berriak aurkitzea. Zalantza edo arazo bat dut app-arekin, zer egin behar dut? Ez kezkatu! Jar zaitezke harremanetan Karosen laguntza taldearekin aplikazioaren bidez:
- Zoaz "Txat" fitxara, sakatu "Karmen Karosekoa" eta hautatu "Harremanetan jarri", edo
- Sakatu (?) galdera-ikurraren ikonoa app-aren goiko eskuinaldean, eta aukeratu "Jarri gurekin harremanetan".
Zure mezua Karosen euskarrira bidaliko da eta ahalik eta azkarren lagunduko dizute.
Edozer galde dezakezu, euskarri teknikotik hasi eta app-aren erabilerari buruzko zalantzetaraino.