Erakusketa: Énergies légères: usages, architectures, paysages
Noiz eta non
Noiztik: 2025/10/24 Noiz arte: 2025/11/27
Kokapena
Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Énergies légères: usages, architectures, paysages erakusketa, Raphaël Ménard eta Jean Souviron komisarioek zuzendua, energiaren pisu materiala eta honek arkitekturan eta paisaian duen eragina aztertzen ditu.
Hiru ataletan antolatuta (energia-iturrien genealogia bat, gaur egungo sistema energetikoen atlas konparatiboa eta sei “post-karbono” paisaia), erakusketak trantsizio energetiko arinago, lokalago eta desiragarriago baten irudikapena proposatzen du.
Hasiera batean Pavillon de l’Arsenal-en (Paris) aurkeztua, orain Donostiara iritsi da Mugak/ bienalaren barruan, energia-azpiegiturak eta paisaiak beste ikuspegi estetiko eta material batetik birpentsatzera gonbidatuz.
Komisarioak
- Raphaël Ménard
- Jean Souviron
Tokiko komisarioak
- Iñigo Rodríguez Vidal
- Jorge Otaegi de Arce
Produkzioa
- Jorge Otaegi de Arce
- Iñigo Rodriguez Vidal
- Nathalie Santamaría Herrera
- Guillermo Arana Ruiz
- Carolina Caobí Hernández
- Juan Martínez Ibañez
- Maialen Extremado Grisaleña
- Imanol González Román
- Luis Gurrutxaga Zabala
Erakusketa hau Pavillon de l 'Arsenal, Pariseko eta Paris Handiko Arkitektura eta Hirigintza Zentroak sortu du.
Proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak finantzatu du, Euskal Autonomia Erkidekoan arkitektura eta hirigintza aztertu, sustatu eta zabaltzeko Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura GETarekin sinatutako hitzarmenaren bidez.