MOVILIDAD-Ampliacion-estancia

Egonaldi-luzatzea

Mugikortasun programak

Aurrez ikusitako egonaldia luzatu behar baduzu, eta norako unibertsitatea ados badago, hurrengo pausoak jarraitu behar dira:

  1. bellasartes.internacional@ehu.eus helbidera mezu bat bidali behar duzu luzapena eskatuz, zioak adieraziz, eta erantsiz:
    • a) Inprimakia: norako Zentroaren baimena beteta eta sinatuta
    • b) Egonaldi-luzatzean zehar indarrean izango den aseguruaren fotokopia. Ikasleak esandako asegurua ez baldin badu eta zerbait gertatzen bazaio, Unibertsitateak ez du bere gain hartuko horren ondoriozko erantzukizunik.
  2. Dokumentazio guztia bidali ondoren, posta elektronikoaz esango dizugu ea dena zuzena den eta luzapena ofizialki onartuta dagoen.

Latinoamerika edo Beste Norakoak programetan dauden ikasleek luzapena egin nahi badute arreta berezia izan beharko dute harrera-herrialdean legezko egonaldia izateko behar dituzten agiri eta baimenak eguneratzeko orduan. Horretarako harremanetan jarriko dira hasierako baimena eman zieten agintariekin beharrezko prozedurak egikaritzeko harrera-herrialdean jarritako epeen barruan.