Metodologia eta ordutegia

Tituluak 32 kreditu ditu; horien artean, 12 kreditu –hots, 120 ordu– aurrez aurrekoak dira, eta gainerako 20ak, birtualak.

Aurrez aurreko eskolak ostiraletan izango dira, 16:00etatik 20:00etara, 30 astean, urri eta maiatza bitartean, Lan Harremanen Unibertsitate Eskolan (Bizkaiko Campusean, Leioa).

Gainerako 200 orduak –hots, 20 kreditu– birtualak dira; hortaz, titulu honetan ikasleak nahi erara egokitu dezake beren ordutegia, eta horrela beste jarduera batzuk egin ahal izango ditu, prestakuntzarekin batera.

Ekolak, gehienbat, praktikoak dira, eta benetako enpresen kasuak aztertzen dira, non benetako auditoretza soziolaboral bat egin beharko den. Praktika horiekin batera, egungo jurisprudentziari eta legeriari buruzko prestakuntza pilulak ematen dituzte gaian prestigioa duten profesionalek, eta, ezarritako programaren arabera, aurrez aurreko eta parte hartzeko mintegiak egin daitezke.