Euskal Autonomia Erkidegoaz

Euskal Herriko Autonomia Erkidegoa espainiar estatua osatzen duten 17 autonomia elkarteetako bat da. Lurralde txikia da, Rhode Island (AEB) estatuaren pareko edo Lilleko area metropolitarra (Frantzia) edo Alemaniako Rhein-Ruhr erregioa bezalakoa.

Erliebe menditsua da eta 246 kilometrotako kostaldea du, itsaslabar oso ikusgarriak eta area finezko hondartzak tartekatuz. Euskal Herriak jakin izan du antzinako kultura, hizkuntza eta izaera gordetzen historian zehar.

Euskaldunek (bi milioi bat pertsona Autonomia Erkidegoan) fisiko irmoa eta nortasun gogorra izan ohi dute, familia, lurra eta tradizioak maite dituztelarik.

Euskal Herriko Autonomia Erkidegoak hiru lurralde historiko dauzka: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio hiriburua Gasteiz da; lurraldeko hiririk handiena, ordea, Bilbo dugu. Donostia da norako turistikorik ezagunena.

 

Kokapena mapa. Euskadi munduan

Bizkaiko hiriburua: Bilbo
Populazioa: 343.173 bizilagun
www.bilbao.net

Arabako hiriburua: Gasteiz
Populazioa: 223.702 bizilagun
www.vitoria-gasteiz.org

Gipuzkoako hiriburua: Donostia
Populazioa: 182.930 bizilagun
www.donostia.org

Aireportuak

Bilboko aireportua
Hiritik 10 kilometrotara
Busak 15 minutuero Bilbo erdira
Busak orduero Donostiara

Donostiako aireportua
Hiritik 20 kilometrotara
Busak orduero Donostiara