Oharra

PLAZAREN ERRESERBA EGITEKO EPEA ITXI DA

Ordainketa eta ordainagiriak

Matrikularen zenbatekoa:

Matrikularen zenbatekoa: 580 euro. Matrikularen barruan sartzen dira eskaintza akademikoa, euskara ikastaroa, BCS programaren kultur txango eta jarduerak eta asegurua.

Joan-etorriak: Kultur txango eta jardueren programaren barruan zehaztutako joan-etorriak beste garraiorik ez da sartzen matrikulan.

Sarrerak: Euskara ikastaroan eta txango eta jarduera programan sartutako museo eta bestelako eremuetara sartzeko sarrera guztiak sartuta daude matrikularen prezioan.

Mantenua: Mantenua ikasleen kargura doa.

Ostatuaren zenbatekoa:

Olaraineko ostatua erreserbatu nahi baduzu, tarifa berezi bat eskainiko dizugu: banako logela, gaueko 66,90 euroren truke (BEZa barne), edo binako logela, logelako eta gaueko 94,05 eurotik aurrera (BEZa barne).

Tarifa horien barruan sartuta daude gosaria eta logela garbitzeko zerbitzua.

Gogoan izan plaza kopurua mugatua dela eta apirilaren 29a baino lehenago egindako matrikulazioei bakarrik bermatuko zaiela ostatuaren erreserba.

Ordainketa: Kreditu txartelarekin, online aplikazioaren bidez.