Ainhoa Bereziartua, B-EHRG taldeko kidea, Inspira Gazteak 2025 sarietako irabazleetako bat izan da
Lehenengo argitaratze data: 2025/07/01
Ekainaren 26an, Tolosako TOPIC zentroan ospatutako ekitaldian, Kutxa Fundazioak Inspira Gazteak 2025 sarien bost irabazleen izenak jakinarazi zituen. Sarituen artean izan da Ainhoa Bereziartua Aranzabal, B-EHRG ikerketa-taldeko kidea. Berarekin batera, sarituak izan dira baita ere Shrabani Aranzabe-Pita, Maddi Goikoetxea, Maite Ponferrada eta Sofia Ferreira.
Inspira Gazteak sariaren helburua Gipuzkoako gazteen ibilbideak eta proiektu inspiratzaileak aitortzea eta ikusaraztea da, erreferente berriak sortuz eta belaunaldi berriei motibazioa eskainiz. Aurtengo edizioan, 120 proposamen baino gehiago jaso dira, eta irabazle bakoitzak 15.000 euroko laguntza jasoko du bere proiektua garatzen jarraitzeko.
Ainhoa, One Health ikuspegian aditua, osasun urbanoari buruzko erakusketa ibiltari bat garatzen ari da, zientzia dibulgazioko ilustratzaile batekin elkarlanean. Errealitate areagotua baliatuz, proiektuak helburu du hiri-inguruneek —hala nola aire kutsadurak, zaratak edo berdeguneek— gure osasunean duten eragina herritarren artean ezagutaraztea, euskara eta formatu erakargarriak erabiliz bereziki gazteei zuzenduta.
Zorionak Ainhoari eta gainerako saridunei!