Eduki publikatzailea
Portada
Basque Environmental Health Research Group (BEHRG)
B-EHRG taldea (aurretik EANPsi izenagatik ezaguna) 15 urte baino gehiagoko ikerketa-ibilbidea duen UPV/EHUko ikerketa talde multidisziplinar bat gara. B-EHRG ikerketa taldearen helburu nagusia da ingurumeneko esposizioak ikuspegi integralean aztertzea, bai lagin biologikoetan esposizio horien deskribapen eta analisia eginez, bai populazio orokorrean zein talde espezifikoetan duten eragina ebaluatuz. Horrez gain, esposizio horien eta osasunaren arteko loturak ikertzen ditu, eta aldi berean herritarren eta osasun zein ingurumen arloko profesionalen ezagutza eta pertzepzioa aztertzen ditu, esposizioek osasunean izan ditzaketen ondorioei dagokienez. Azkenik, ingurumen-inpaktua duten instalazioek osasunean eragindako ondorioak ere aztertzen ditu. Gainera, B-EHRG taldeko kideok Biogipuzkoatik Jesus Ibarluzea eta Aitana Lertxundi buru dituen Osasun Publikoa eta Ingurumen-epidemiologia ikerketa-taldeko kide gara, baita CIBERESPeko 28. taldeko kide ere.
Azken berriak...
-
2026 ISCHE Retreat antolatzen ari gara, ez ezazue ekitaldea galdu!
-
Manuel Laborde sarietan 25. urteurreneko sari berezia jaso du gure taldeak aurkeztu duen ZuBizi proiektuak
-
Confirman la presencia de PFAS en la sangre de menores en Gipuzkoa
-
Tamaina oso txikiko partikula kutsatzaileek haurren funtzio motore eta psikologikoetan duten eragina aztertu da
-
Zarataren aurreko erantzuna Europako hainbat herrialdetako haurretan aztertu du Biogipuzkoako ikertzaile-talde batek
-
Ainhoa Bereziartua, B-EHRG taldeko kidea, Inspira Gazteak 2025 sarietako irabazleetako bat izan da
-
Hasi da martxan INMA proiektuko parte hartzaileen odol bilketa!
-
Ez galdu honako artikulua... "Badago loturarik berdeguneen eta haur eta nerabeen lan-memoriaren artean?"
-
"La mecanica del caracol" irrati programan saio bat egingo dugu hilabetero!