Edukiak

2026 ISCHE Retreat antolatzen ari gara, ez ezazue ekitaldea galdu!

Lehenengo argitaratze data: 2026/03/30

BEHRG ikerketa taldea, International Society for Children’s Health and the Environment (ISCHE) erakundearekin batera, erakundearen urteko erretiroa antolatzen ari da, 2026 ISCHE Retreat izenez ezaguna. Kongresua 2026ko abuztuaren 25etik 29ra egingo da Arantzazun, “Place Matters: Spatial and Social Determinants of Child Health Globally” gaiaren inguruan. ISCHEren helburu nagusia da haurren osasunean eragin kaltegarria duten eragin kimiko, fisiko, biologiko eta sozialak murriztea, ikerketaren, politika publikoen eta hezkuntzaren bidez. ISCHEren erretiruek izaera bereziki dinamikoa eta interaktiboa dute: ez dira ohiko biltzar modura antolatzen eta dinamika parte-hartzaileak dira nagusi, parte‑hartzaileen arteko loturak indartzeko, eztabaida aberasgarriak sustatzeko eta ingurumen‑osasunaren erronkei buruzko ekintza zehatzak bultzatzeko. Informazio gehiago webgune ofizialean aurki daiteke: https://ischeretreat.com/