XSLaren edukia
Oinarrizko Histologia Medikoa
- Ikastegia
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
- Titulazioa
- Medikuntzako Gradua
- Ikasturtea
- 2019/20
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 27 | 51 |
Gelako p. | 12 | 12 |
Laborategiko p. | 24 | 24 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
Ikasgai honek Medikuntzan graduatuak Histologiako oinarrizko edukiak aztertzen ditu, berorren gaitasun profesionalak garatzeko ikasi behar dituenak.
IKASKETA-HELBURUAK:
1.Oinarrizko ehunen ezaugarri mikroskopikoak ezagutzea. Nerbio-sistema, sistema kardiobaskularra eta sistema immunitarioa osatzen duten ehun eta organoen ezaugarri mikroskopikoak ezagutzea; organo horien enbrioi-garapenaren eta organogenesiaren oinarrizko ezaugarriak ezagutzea. Egitura eta funtzioa erlazionatzeko gai izatea eta horrek patologiaren oinarrietan duen garrantziaz ohartzea, ezagutza hori beste diziplina biomedikoekin integratuz. Analisi kritikoa egiteko gai izatea, oinarri histologikoa duten galdera edo problemei erantzuteko gai izatea, terminologia zientifiko egokia erabiliz.
2.Bibliografia-iturriak eta iturri digitalak erabiliz gai bat prestatzeko gai izatea, oinarrizko ehunen zein nerbio-sistemaren, sistema kardiobaskularraren edo sistema immunitarioaren morfologia, egitura eta funtzioarekin erlazionaturikoa. Analisi kritikoa burutu, galdera edo problemei erantzun eta gelan aurkezteko gai izatea.
3.Irudi mikroskopikoetan egitura bereizgarriak ezagutzeko gai izatea, ehun desberdinetakoak, nerbio-sistemakoak, sistema kardiobaskularekoak eta sistema immunitariokoak.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
GAI TEORIKOAK:
1. IKASGAIAREN AURKEZPENA. EHUNAK: KONTZEPTUA ETA SAILKAPENA
2. EPITELIO-EHUNA. Estaldura-epitelioak.
3. EPITELIO JARIATZAILEAK(guruin-epitelioak)
4. EHUN KONEKTIBOA
5. EHUN KONEKTIBOAREN ALDAERAK
6. GANTZ-EHUNA
7. KARTILAGOA
8. HEZUR-EHUNA
9. HEZURKETA I
10. HEZURKETA II
11. ODOLA
12. HELDUAREN ODOL-KONPOSIZIOA ETA FUNTZIOAK
13. HEMATOPOIESIA
14. MUSKULU-EHUNA: OROKORTASUNAK;ESKELETIKOA ETA KARDIAKOA
15. MUSKULU LEUNA
16. NERBIO-EHUNA
17. NEUROGLIA
18. NERBIO-ZUNTZA; SINAPSIA ETA LOTURA NEUROEFEKTOREAK
19. NERBIO-SISTEMA. ZEREBROKO KORTEXA
20. ENTZEFALOKO NUKLEOAK ETA GAI ZURIA, BIZKAR-MUINA ETA NERBIO-GONGOILAK
21. PLEXU KOROIDEOAK, NERBIO-SISTEMA ZENTRALEKO ESTALKIAK ETA NERBIO PERIFERIKOARENAK
22. ZENTZUMEN-ORGANOAK
23. SISTEMA KARDIOBASKULARRA
24. ODOL-KAPILARRAK, ZAINAK ETA HODI LINFATIKOAK
25. SISTEMA IMMUNITARIOA. ORGANO LINFOIDE PRIMARIOAK
26. ORGANO LINFOIDE SEKUNDARIOAK; GONGOIL LINFATIKOAK
27. BAREA
GELAKO PRAKTIKAK:
1. Estaldurazko epitelio-ehuna. Epitelio jariatzaileak.
2. Ehun konektiboa eta gantz-ehuna. Kartilago-ehuna eta Hezur-ehuna.
3. Odola eta hematopoiesia. Muskulu-ehuna.
4. Nerbio-sistemaren garapena
5. Nerbio-sistema eta begi-globoa
6. Aparato kardiobaskularra eta Sistema immunitarioa.
LABORATEGIKO PRAKTIKAK:
1. Estaldura-epitelioak.
2. Epitelio jariatzaileak.
3. Ehun konektiboa eta gantz-ehuna.
4. Kartilago-ehuna eta hezur-ehuna.
5. Odola eta hematopoiesia.
6. Muskulu-ehuna
7. Nerbio-ehuna I
8. Nerbio-ehuna II
9. Begi-globoa.
10. Aparato kardiobaskularra.
11. Sistema immunitarioa.
12. Berrikusketa
MetodologiaToggle Navigation
Eskola magistralak.
Gai bakoitzaren eduki nagusiak aurkezten dira beraietan, gaien alde garrantzitsuenak azpimarratuz.
Mikroskopia-praktikak.
Saio praktikoak dira. Irudi histologikoak analizatu, lagin biologikoak aztertu eta behaturiko helburuak irudikatzen ditu ikasleak. Mikroskopioak eta baliabide birtualak erabiltzen dira.
Gelako praktikak.
Praktiketarako prestatu eta gai batzuen edukietan sakontzen da mota desberdinetako ariketak/lanak eginez. Saio gehienetan taldeka lan egiten da.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
4 motako ebaluazioak hartuko dira kontutan:
- Gelako praktiketan egindako ariketak edo lanak
- Praktiken txostena
- Diapositiben bidezko azterketa praktikoa
- Azterketa teoriko finala (test motakoa)
PROBA GAITASUNA EMAITZA MINIMOA BALIOA (%)
Azterketa teorikoa 1 4,75 %70
Gelako praktikak 2 4 %10
Praktiketako txostena 3 4 %5
Azterketa praktikoa 3 6 %15
Proba bakoitzean emaitza minimoa ateratzea derrigorrezkoa da ikasgaia gainditzeko.
Ez da azterketa praktikoaren emaitza gordetzen.
Ebaluazio jarraituari uko egiteko ikasleak aldez aurretik adierazi beharko du dagokion eskaera-orria betez, ohiko azterketaren data ofiziala baino 9 aste lehenago. Ikasle horientzako ebaluazio-sistema ondokoa izango da:
PROBA GAITASUNA EMAITZA MINIMOA BALIOA (%)
Azterketa teorikoa 1 4,75 %80
Azterketa praktikoa 3 6 %20
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Ross M, Pawlina W. Histología. Texto y Atlas. Correlación con biología molecular y celular. 7ª Ed. Lippincott; 2015.
eGelan irakasleek jarritako materiala
Praktikarako gida-liburua (eGelan)
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Giza histologia orokorra. Iker Badiola eta Edurne Alonso. UEU eta EHU/UPV 2015.
Giza histologia medikoa. Iker Badiola eta Edurne Alonso. UEU eta EHU/UPV 2018.
Kierszenbaum AL y Tres LL. Histología y Biología Celular. Introducción a la Anatomía Patológica. 4ª Ed. Elsevier Saunders; 2016.
Gartner LP. Texto de Histología 4ª Ed. Atlas Color. Elsevier 2017.
Ross M, Pawlina W. Histología. Texto y Atlas. Correlación con biología molecular y celular. 7ª Ed. Lippincott; 2015.
Kühnel W. Atlas Color de Citología e Histología. 11ª edición. Panamericana. 2005.
Geneser Histología. Brue A, Christensen EI, Tranum-Jensen J, Qvortrup K. Geneser F. 4ªEdición. Editorial Panamericana, 2012.
Aldizkariak
Investigación y Ciencia
Mundo Científico
Mente y Cerebro
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- ALONSO VARONA, ANA ISABEL
- DE LA HOZ TORRES, CARMEN
- HILARIO RODRIGUEZ, ENRIQUE
- ALONSO ARANA, EDURNE
- ARLUZEA DE JAUREGIZAR, JON ANDONI
- ASUMENDI MALLEA, AINTZANE
TaldeakToggle Navigation
01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|
02 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|
31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|
32 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|