ADDI Seiurtekoak 2025
2025eko deialdian aurkeztuko diren ekarpenak ADDIn gordailatzea
Lehenengo argitaratze data: 2025/10/09
Deialdirako ezinbestekoak diren artikuluak bakarrik bidaltzeko eskatzen da. Gainerako ekoizpena beste une batean igo daiteke.
Epea: 2025ko azaroaren 30era arte (gogoratu, bibliotekako adierazle-txostenak eskatzeko epea: urriaren 31ra arte)
Beranduago igotzen badira, ez da bermatzen seiurtekoak aurkezteko epea amaitu baino lehen berrikusi direnik.
Zein bertsio igo edo egile-eskubidei buruzko zalantzak izanez gero, jar zaitez harremanetan zure bibliotekarekin.
Artikuluak uzteko baimena behar baduzu, jarri harremanetan addi@ehu.eus helbidearekin.