Urrutiko sarbidea eta WIFI-a
Urrutiko sarbidea
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko kide bazara eta unibertsitatekoa ez den ordenagailu batetik edo beste gailuren batetik sartu nahi baduzu liburutegiko baliabide elektronikoetara, bi aukera dituzu:
- Katalogo kanpotik sartzen bazara, bai liburutegiko web orriaren menutik edo baita beste edozein webgunetik ere, UPV/EHUren Sare Pribatu Birtuala (VPN) erabili behar duzu. VPNak Interneteko edozein konexio UPV/EHUren datu sareko luzapen bihurtuko du, modu seguruan eta LDAP kontua erabilita. VPN konexioa egin ahal izateko, zure ekipoaren sistema eragileari dagokion AnyConnect bertsioa instalatu beharko duzu.
VPN-ari buruzko informazio zabalagoa
- Katalogotik sartzen bazara: zure kontuarekin saioa hasi behar duzu.

WIFI-a
UPV/EHUko kidea bazara edo Eduroam programa barruko beste edozein erakundekoa, WIFI bidez konektatu ahal izango zara UPV/EHUko datu sarera eta Internetera, zure ordenagailu eramangarritik edo beste edozein gailu eramangarritatik.
Horretarako, Eduroam aplikazioa instalatu behar duzu: ordenagailuak edo gailu eramangarriak erabiltzen duen araberakoa da eta UPV/EHUko Informatika Zerbitzuak jarriko du zure eskura.