Edorta Cobreros Mendazona
Erakusketa bibliografikoa Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan (2026ko irailaren 29tik azaroaren 3ra)
Lehenengo argitaratze data: 2026/09/30
Edorta Cobreros Mendazonaren ekoizpen zientifikoaren hainbat lan biltzen dituzten bibliografia eta erakusketa bibliografiko bana aurkeztu ditu Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak. Modu honetan bat egiten dugu Carlos Santamarian egindako omenaldi-liburuaren aurkezpenarekin.
Zuzenbidearen arloan erreferentziazkoa izan den ibilbide akademikoa islatzen du laginak, eta ikerketari, euskarari eta ezagutza juridikoaren zabalkundeari egindako ekarpenaren garrantzia azpimarratzen du. Halaber, Edortak IVAPeko Administrazio Publikoaren Euskal Aldizkariaren (Revista Vasca de Administración Pública – RVAP) zuzendari gisa egindako lana aitortzeko bilduma ere bada hau. Bere ibilbidean zehar, Edortak lankidetza harreman estua beti izan du Unibertsitateko Bibliotekarekin. Ekimen honekin gure esker ona adierazi nahi izan diogu.
