Eduki publikatzailea

Gauzateka: tresnen mailegua

Liburuak baino askoz gehiago eskaintzen dizu EHUbibliotekak

Lehenengo argitaratze data: 2024/03/15

Irudia

UPV/EHUko bibliotekek, betidanik, ikasketekin lagundu diezaieketen objektu batzuk eman dizkiegu ikasleei (kalkulagailuak, erreglak, mugikorretarako kargagailuak, etab.).

Kantabriako Unibertsitateko Bibliotekaren esperientzia positiboari jarraiki, aurrerapauso bat ematea erabaki dugu eta GAUZATEKA izeneko mailegu-zerbitzua jarri dugu martxan lan-materialak gure biblioteketako geletan mailegatzeko.

Horretarako, biblioteka guztietarako ekipamendu komuna erosi dugu, kalitatezko materialekin, eta horri gehitu zaio biblioteka bakoitza ematen ari zena. Zerbait gehiago behar dela uste baduzu, eskatu zure bibliotekan.

Material horiek gure biblioteketako arreta-guneetan uzten dira, GAUZATEKAren kartela ikusten duzuen lekuetan, 6 orduz. Mailegua ez da automatikoki berritzen. Zerbitzua zuen gustokoa izatea espero dugu.