Eduki publikatzailea

Goya: Gerraren hondamendiak

2026ko urtarrila eta otsaila bitartean ikusi ahal izango duzu.

Lehenengo argitaratze data: 2026/01/20

Arabako Campuseko bibliotekak Francisco de Goyaren “Gerraren hondamendiak” erakusten du, 1810 eta 1815 artean egindako eta 80 estanpez osatutako erreprodukzio faksimilea. Espainiako Independentzia Gerraren testuinguruan sortua, serie hau gerra-indarkeriari eta haren giza ondorioei buruzko lekuko bisual sendoenetako bat da.


Gorespen heroikotik urrun, Goyak biztanleria zibilaren eta soldadu anonimoen sufrimenduan jartzen du arreta: exekuzioak, gosea, miseria, beldurra eta degradazio morala bata bestearen atzetik datoz, berariazko gordintasuna darien irudietan. Artistak akuafortearen eta aguatintaren adierazpen-hizkuntza erabiltzen du diskurtso bisual soila eta zuzena eraikitzeko, non argien eta itzalen arteko kontrasteak eszenen intentsitate dramatikoa indartzen duen.


Mendebaldeko arte grafikoaren funtsezko obratzat hartzen da “Gerraren hondamendiak” lana eta bere hurbileko testuinguru historikoa gainditzen du, gerraren basakeriari eta giza izaeraren hauskortasunari buruzko hausnarketa unibertsal bihurtzeko. Erakusketak estanpa horietara hurbiltzeko gonbita egiten dio publikoari, ez bakarrik dokumentu historiko gisa, baita egungo ikuslea etikoki interpelatzen duten irudi gisa ere.