Eduki publikatzailea

Helmuga baino gehiago, bidaia

Erakusketa Donostiako Campuseko Liburutegian

Lehenengo argitaratze data: 2026/06/23

Bidaiei buruz hitz egiten dugunean, burura etortzen zaizkigu uda, herrialde exotikoak, hondartza, mendia. Kultura berriak ezagutzea, esploratzea, deskantsatzea. Hegazkinak, trenak, itsasontziak. Hala ere, bidaiatzea ez dago ezinbestean gozamenarekin lotuta, eta ez du nahitaez esan nahi bide zoriontsua, helmuga exotikoa edo, besterik gabe, sofatik mugitzea.
Bidaiarik demokratikoena liburu batekin hasten da. Horregatik osatu dugu erakusketa hau bidaiatzearen ideiari buruz, eta lau dimentsio hauek hartu ditugu kontuan:

LITERATUR BIDAIAK ETA BIDAIA HISTORIKOAK: mundu berriak kartografiatu zituztenen kronika historikoa eta leku imajinaezinetara garamatzaten literatur narrazioak.

MIGRAZIOAK: gatazkaren, etorkizun berri baten bilaketaren, deserrotzearen eta marjinazioaren ondorioz sortutako bidaiak.

TURISMOA: turistaren begirada idealizatua, festa girokoa eta, askotan, azalekoa. Ez du beti gogoan izaten garrantzitsuagoa dela bidaiatzeko modua helmuga bera baino. 

BARNE BIDAIA: iniziazio bidaiak eta begirada berri baten bideari ekiteko gure barnealdean murgiltzera bultzatzen gaituztenak.