Eduki publikatzailea

Utriusque Vasconiae argitaletxeari omenaldia

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/04

Pasa den ostiralean, irailak 28, Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak parte hartu zuen Utriusque Vasconiae argitaletxeak euskal pentsamenduaren inguruan egindako garapen eta hedatze lana aitortzeko egindako ekitaldian. Argitaletxeak ia 20 urteko ibilbidearen ondoren agur esan digu eta bere fondo dokumental osoa UPV/EHUri eman dio, bai bibliotekan bai ADDI plataforman edonoren eskura jar dezan. Argitaletxearen fundatzaile izan ziren Jokin Apalategi eta Paulo Iztuetarekin batera ekitaldian izan ziren, Marian Piñeiro, Bibliotekako zuzendari ondokoa, Agustin Erkizia, errektoreordea, eta Antonio Casado, campuseko Hedakuntzako zuzendaria. Era berean, Bibliotekak Carlos Santamaria zentroko Andrestegi aretoan irailean ikusgai egon zen Utriusque Vasconiae (2000-2018) erakusketaren katalogoa egin du.