Automailegu zerbitzu berria

Lehenengo argitaratze data: 2020/02/04

Automailegu eta autoitzultze zerbitzua abian da Campusetako biblioteka nagusietan. Liburuak mailegatu edo itzul ditzakezu mostradorean itxaron beharrik gabe eta era pribatu eta autonomoan.

Zerbitzu hau erabiltzeko unibertsitate txartela indarrean izatea eta blokeatua ez egotea besterik ez duzu behar.

Sistema honen bitartez ezin da CD, DVD eta funts berezirik mailegatu edo itzuli, ezta bertakoak ez diren materialak ere.