Gauzateka

Gauzateka: tresnen mailegua

UPV/EHUko bibliotekek, ikasten laguntzeko objektu eta tresna batzuen (kalkulagailuak, erregelak, mugikorretarako kargagailuak, etab.) mailegu-zerbitzua martxan jarri dute. Material horiek maileguan ematen dira GAUZATEKA kartela ikusten duzun arreta-guneetan, 6 orduz. Mailegua ez da automatikoki berritzen.

Egiaztatu ahal duzu zure bibliotekan duguna gure katalogoan bilatuz, liburu bat balitz bezala, edo esteka hauen bidez.

Zerbait gehiago behar dela uste baduzu, eskatu zure bibliotekan.