XSLaren edukia

Oinarrizko Metodologia Biokimikoa

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Biokimikako eta Biologia Molekularreko Gradua
Ikasturtea
2018/19
Maila
1
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Mintegia57.5
Gelako p.1015
Laborategiko p.3045
Ordenagailuko p.57.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Etorkizunean ikerketa-zentro, bioteknologia-industria edo irakaskuntza-erakundeetan lan egitea ahalbidetuko dizuen formazioa jasotzea da ikasgai honen helburu orokorra.

Horretarako landuko diren konpetentziak honakoak izango dira:

- Laborategian egoki lan egiteko ezagutza jasoko duzue.

- Biokimikan ohikoa den instrumentazioa eta metodologia esperimentala erabiltzen trebetasuna hartuko duzue.

- Alorreko literatura zientifikoa maneiatzen eta aplikatzen ikasiko duzue.

- Esperimentuak diseinatu, hauek burutu, deskribatu eta aztertuko dituzue, eta emaitzak kritikoki balioztatzen, eta ondorioak ateratzen ikasiko duzue.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Gaiak

I BLOKEA: Bilaketa bibliografikoak. Artikuluak eta aldizkari zientifikoak eta datu biltegietan egindako bilaketak.

1. gaia: Aldizkari eta artikulu zientifikoak. Zientzia artikulu baten egitura. Nola idatzi behar da artikulu bat? Nola argitaratzen da? Zientzia aldizkari motak. Inpaktu faktorea. Formatu elektronikoa duten aldizkariak.

2. gaia: Bibliografia bilaketak. Zientzia artikuluen datu-biltegiak. PubMed izeneko datu-biltegia. PubMed-eko erregistro baten egitura. PubMed-eko bilaketa motorra. Bilaketarako estrategiak. Science Citation Index.



II BLOKEA. Biokimikako laborategian egoki jardutea. Metodo zientifikoaren garrantzia biokimikako ikerkuntzan.

3. gaia: Metodo zientifikoa biokimikako ikerkuntzan. Hipotesi bat planteatzea. Esperimentuen diseinua. Emaitzak tratatzea eta balioztatzea. Ondorioak lantzea. Gogoeta etikoak.

4. gaia: Biokimikako laborategian lana modu egokian egitea, segurtasuna. Arriskuak aurreikustea (arrisku fisiko, kimiko, biologiko eta erradiologikoak). Segurtasun neurri orokorrak eta norbanakoenak. Segurtasun arauak. Larrialdi egoeretako jokabideak.



III BLOKEA: Esperimentazio mailak biokimikan. Zelula-sistemak eta zelulen frakzionamendua.

5. gaia: Esperimentazio-mailak biokimikan. Animalia osoa, organo, ehun edo zelula isolatuekin egindako ikerketak. Molekula mailako ikerketak (egitura eta funtzioa). Zelulen sistemak. Zelula mota ezberdinak banatzeko teknikak: zentrifugazioa, elutriazio zentrifugoa, fluxu zitometria. Zelulen hazkuntzak. Zelulen lerroak. Zelulen kuantifikazioa eta bideragarritasuna. Hemozitometroa.

6. gaia: Zelulen frakzionamendua. Homogeneizatzeko eta erauzkin gordina lortzeko metodoak. prestaketa zentrifugazioa (diferentziala eta dentsitate-gradientean). Zelularen organuluak identifikatzeko entzima markatzaileak. Organuluen bideragarritasuna. Zentrifugazio analitikoa.



IV BLOKEA: Biokimikako laborategian erabiltzen diren oinarrizko teknikak.

7. gaia: Kromatografia. Oinarrizko kontzeptu orokorrak. Polaritatean oinarritutako kromatografia teknikak (likido-likido, gas-likido eta likido-solido kromatografiak). Kargaren araberako kromatografiak (ioi-trukeko kromatografiak). Tamainan oinarritutako kromatografiak (gel-iragazpeneko kromatografia). Afinitate-kromatografia.

8. gaia: Elektroforesi-teknikak. Oinarrizko kontzeptu orokorrak. Elektroforesirako euskarriak. Tindaketa metodoak. Gradientean egindako elektroforesia. SDS-PAGE (SDS eta poliakrilamidaz osatutako geletan egindako elektroforesia). Fokapen isoelektrikoa. Bi dimentsioko elektroforesia. Elektroforesi kapilarra.

9. gaia: Espektrofotometria-teknikak. Oinarrizko kontzeptu orokorrak. Kromoforoak biokimikan. Xurgapen molarreko koefizienteak. Lambert-Beer legea. Tresneria: espektroskopia ikusgaia eta ultramorea.

10. gaia: Saio entzimatikoen diseinua. Jarduera katalitikoa kuantifikatzeko metodoak. Parametro zinetikoen kalkulu esperimentala.

11. gaia: Erradiokimika-teknikak. Atomo eta isotopoak. Desintegrazio erradioaktiboa. Igorpen erradioaktibo motak. Erradioaktibitate unitateak. Erradioaktibitatearen detekzioa eta neurketa.

12. gaia: Immunokimika-teknikak. Antigorputzak. Antigeno-antigorputz elkarrekintza. Antigorputz poliklonalak eta monoklonalak. Antigorputzen markaketa. Immunoprezipitazioa. Immunosaioak (ELISA, IRMA, RIA).

13. gaia: Hibridazio-teknikak. DNAren desnaturalizazioa eta birnaturalizazioa. Eragin hipokromiko eta hiperkromikoa. Zunden prestaketa eta markaketa. Azido nukleikoen hibridazioa. Polimerasaren erreakzio kateatua (PCR). RT-PCR. DNA txipak.

14. gaia: Identifikazio-teknikak (plapaketa edo blotting-a). Oinarrizko kontzeptuak. Transferentzia. Southern plapaketa. Northern plapaketa. Western plapaketa. Dot plapaketa.



Ikasgelako praktikak

Problemen ebazpenaren bidez eskola magistraletan ikasitakoa garatuko duzue:

- Zentrifugazioari buruzko problemak.

- Erradioaktibitate-problemak.

- Espektrofotometria-problemak.

- Entzimen erreakzio akoplatuei buruzko problemak.

- Hasleen diseinua.



Ordenagailuko praktikak

- Bibliografia bilaketak PubMed eta ISI-WOKen.



Laborategiko praktikak

- Zelulak apurtzeko metodoak.

- Sakarosazko dentsitate gradientean egindako zentrifugazioaren bidezko kloroplastoen purifikazioa.

- Mitokondrioak isolatu: malato deshidrogenasa aktibitatea.

- Gel iragazpeneko kromatografia.

- Arrautza-zuringoko lisozimaren purifikazioa ioi-trukeko kromatografia bidez.

- Proteinen poliakrilamidazko geletan egindako banaketa.

- Azido nukleikoen agarosazko gel-elektroforesia. Plasmido DNAren elektroforesi bidezko karakterizazioa.



Mintegiak

Aurkezpen txukunak egiten ikasiko duzue; horretarako, ikasgaiarekin zer ikusia duten gaiak landuko dituzue.





MetodologiaToggle Navigation

Ikasturtean zehar emango diren irakaskuntza mota desberdinetan parte hartzea derrigorrezkoa da ikasgaia gainditzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Teoria azterketa %45: erantzun egokiak, adierazpena, arrazoitzea eta terminologia zientifikoaren erabilera. Erantzunen %50ek zuzenak behar dute izan.

Laborategi Praktikak %30: bertaratzea, jarrera eta txostenaren txukuntasuna, argitasuna eta zuzentasuna; azterketa, erantzunen %50 zuzenak behar dira izan.

Ordenagailu Praktikak %5: bertaratzea, jarrera eta egindako ariketak entregatu.

Mintegia %10: bertaratzea, jarrera, informazioaren antolakuntza eta egituraketa, aztertzeko eta laburbiltzeko gaitasuna, aurkezpenaren argitasuna eta solasaldian parte hartzea.

Ariketak %10: bertaratzea eta problemen ebazpena; azterketa, erantzunen %50 zuzenak behar dira izan.



*1. zatiaren edota 2. zatiaren azterketetara aurkeztuz gero, hauek behin betiko gainditzeko erantzunen %70 zuzenak behar dira izan.



*Ohiko (amaierako azterketaren 1. deialdia) azterketara aurkeztu ahal izateko, ikasturtean zehar emandako irakaskuntza mota desberdinetan parte hartu izana ezinbestekoa izango da. Ohiko azterketan erantzunen %50 zuzena izan behar da ikasgaia gainditzeko.



Ebaluazio Jarraituaren sistemari Uko Egitea: ikasleak ebaluazio jarraituaren sistemari uko egin diezaioke eta azken ebaluazioaren sistema aukeratu dezake. Hori gauzatzeko ikasleak ikasgaiaren irakasle arduradunari idatziz jakinaraziko dio ebaluazio jarraituari uko egiteko nahia, ikasturtea hasi eta 18 aste aurretiko epean.



*Ohiko Deialdiari Uko Egitea: ebaluazio jarraituaren sistemarekin bat eginez gero eta Ohiko azterketari uko egin nahi izanez gero,ikasleak ikasgaiaren irakasle arduradunari jakinarazi beharko dio eskolak amaitu baino laupabost aste aurretik gutxienez; OMBren kasuan, urte osokoa izanik, beranduen 25. astean egin ahal izango dio uko ohiko azterketari. Hori eginda "ez aurkeztua" kalifikazioa izango du ikasleak. Hori egin ezean ikasleak deialdia galduko du.







Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiaren eGela

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Wilson, K. and Walker, J. (eds.)(2010). Principles and Techniques of Biochemistry and Molecular Biology. 7th edn. Cambridge University Press.

- Roca, P. et al., (2003). Bioquímica. Técnicas y Métodos. Editorial Hélice.



Gehiago sakontzeko bibliografia

- Boyer, R. F. (2009). Biochemistry laboratory: modern theories and techniques. Pearson Education.

Aldizkariak

Ekaia (http://www.ehu.eus/ojs/index.php/ekaia)
Elhuyar (http://aldizkaria.elhuyar.eus/)
Investigación y Ciencia (http://www.investigacionyciencia.es/)

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • MARTIN PLAGARO, CESAR AUGUSTO
  • OMAETXEBARRIA IBARRA, MIREN JOSU
  • OSTOLAZA ECHABE, ELENA AMAYA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-10

10:30-11:30

10:30-11:30

16-25

10:30-11:30

10:30-11:30

Irakasleak

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-30

10:30-11:30

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-30

10:30-11:30

10:30-11:30

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-9

15:00-18:00

11-14

15:00-18:00

19-19

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

Irakasleak

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-9

15:00-18:00

11-11

15:00-18:00

14-14

15:00-18:00

22-22

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

15:00-18:00

5-5

15:00-17:00

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

15:00-18:00

5-5

15:00-17:00

02 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-10

10:30-11:30

10:30-11:30

16-25

10:30-11:30

10:30-11:30

Irakasleak

02 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-30

10:30-11:30

Irakasleak

02 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-30

10:30-11:30

10:30-11:30

Irakasleak

02 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-9

15:00-18:00

11-14

15:00-18:00

19-19

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

Irakasleak

02 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-9

15:00-18:00

11-11

15:00-18:00

14-14

15:00-18:00

22-22

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

Irakasleak

02 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

15:00-18:00

5-5

15:00-17:00

02 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

15:00-18:00

5-5

15:00-17:00

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-10

10:30-11:30

10:30-11:30

16-25

10:30-11:30

09:30-10:30

Irakasleak

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-30

09:30-10:30

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-30

10:30-11:30

09:30-10:30

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-10

14:00-17:00

12-12

15:00-18:00

13-13

15:00-18:00

18-18

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

Irakasleak

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-10

15:00-18:00

12-12

15:00-18:00

14-14

08:30-11:30

20-20

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

Irakasleak

31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-10

15:00-18:00

12-12

15:00-18:00

14-14

12:00-15:00

16-16

15:00-19:00

15:00-19:00

17-17

15:00-19:00

15:00-19:00

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

15:00-18:00

5-5

15:00-17:00

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

15:00-18:00

15:00-17:00

32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-10

10:30-11:30

10:30-11:30

16-25

10:30-11:30

09:30-10:30

Irakasleak

32 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-30

09:30-10:30

Irakasleak

32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-30

10:30-11:30

09:30-10:30

Irakasleak

32 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-10

14:00-17:00

12-12

15:00-18:00

13-13

15:00-18:00

18-18

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

Irakasleak

32 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-10

15:00-18:00

12-12

15:00-18:00

14-14

08:30-11:30

20-20

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

Irakasleak

32 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-10

15:00-18:00

12-12

15:00-18:00

14-14

12:00-15:00

16-16

15:00-19:00

15:00-19:00

17-17

15:00-19:00

15:00-19:00

Irakasleak

32 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

15:00-18:00

5-5

15:00-17:00

32 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

15:00-18:00

15:00-17:00