‘BASOA’ren aurkezpena: BOSen 2026-2027 denboraldiaren irudi berria, Arte Ederretako ikasleek sortua
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/03/16, 11:00
Deskribapena
Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) eta EHUko Arte Ederren Fakultateak “BASOA” aurkeztuko dute, BOSen 2026-2027 denboraldiaren irudi berria. Irudi hori bi erakundeen arteko lankidetza-proiektu baten emaitza da. Ekimen honetan 150 ikasle inguruk parte hartu dute, eta denboraldiaren irudi berrirako proposamen bisualak garatu dituzte, hurrengo programazio sinfonikoaren historiari, helburuei eta ildo nagusiei buruzko informazio-saioetatik abiatuta, baita denboraldia egituratzen duen “Basoa” lema kontzeptuala oinarri hartuta ere.
Prentsaurrekoan hamar lan finalisten artetik hautatutako proposamena ezagutaraziko da, eta Arte Ederren Fakultatean lan horiek guztiak biltzen dituen erakusketa inauguratuko da. Esposizio hori Bilboko Euskalduna Jauregiko uretaratze eremuan ere ikusgai egongo da 2026-2027 denboraldiko irekiera-kontzertuetan, eta BOSen webgunean berariazko gune bat izango du.
Parte hartuko dute:
- Iñigo Alberdi, BOSen zuzendari nagusia
- Andere Larrinaga Cuadra, EHUko Arte Ederren Fakultateko dekanordea
- Laura Álvarez, Miriam Inza eta Tania Quindós, Arte Ederren Fakultateko irakasleak
- Ane Araujo, hautatutako irudiaren egilea den ikaslea