Hau uda! #28
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2020/08/21
NON: Bakio, Bizkaia. NOIZ: 2020ko uztailak 31. NORK: Ane Goikoetxea.
Biologia graduko ikaslea.
Iluntzeek beti bezain eder jarraitzen dute.
Ez da birusik heldu beraien erreinura.
Zeru gorrien disdirak lozorrotik esnatuarazi eta bizitzaren edertasuna agerian jartzen dute oraindik ere.
Nostalgiaz betetako argi gorriak gure itzalekin batera dantzan jartzeko ahalmena du gaur ere.
Bizipozaren dantzak darrai-eta.
Ez dadila inoiz iluntzeen indarra eta hauen poesia eten.
'Hau uda!' saileko argazki guztiak Photocampusen.
Uda (berezi) honen gainean zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus