euskaraespañol

Redes sociales campusa

Erakusketa

‘Gernika(k) bibliotekan’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2026/05/18 Noiz arte: 2026/07/31

Kokapena

Koldo Mitxelena Unibertsitate-Liburutegia - Las Nieves Eraikuntza
Nieves Cano 33. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

‘Gernika(k) bibliotekan’ erakusketak ibilbide bat proposatzen du, hain zuzen ere gertakari historikoaren eta Picassoren koadroaren literatur eta arte-errepresentazioetan zehar; askotariko lanak topatuko dituzu: eleberriak, ipuinak, olerkiak, kronikak, biografiak, saiakera-lanak eta ikus-entzunezko sorkuntzak. Lan horiek guztiek Gernikaren memoria kulturala eraikitzen lagundu dute, eta Gernikaren irismen sinbolikoa ikusarazten dute, memoria traumatiko garaikideekin elkarrizketan dauden aldetik.

Erakusten diren liburu eta ikus-entzunezkoen hautaketa EHUko MHLI ikertaldearen (Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan) ‘Gernika(k)/Guernica(s)’ datu-basetik abiatuta egin da. Bertan diren lanek erakusten dute ia mende oso bateko tartean nola kontatu eta imajinatu den Gernika, eta nola eman zaizkion zentzu berriak.

Arabako Campuseko Liburutegiko hallean dago, eta uztailaren amaierara arte egongo da ikusgai.