euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Aurkezpena

‘Rifqa’ poema liburu euskaratuaren aurkezpen musikatua

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2026/04/20, 12:00

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Mohammed el-Kurd egile palestinarraren ‘Rifqa’ poema liburua (2021) Eider Beobidek euskaratu zuen 2024. urtean (Katakrak), eta haren aurkezpen musikatua izango dugu Arabako Campuseko Pabiloian, Eider Beobide eta Xalba Ramirezen eskutik. Ekitaldi hau Pabiloiko erakusketa aretoan apirilaren 30era arte dagoen ‘Gaizkia: Auschwitz 1945-Gaza 2025’ erakusketarekin lotzen da.

Eskola egun bakoitzaren ostean, Mohammed el-Kurden amonak jasmin-sorta batekin ematen zion ongietorria. Haren izena Rifqa zen, Israel bera baino zaharragoa zen eta Palestinar erresilientziaren ikono bat zen. Izaera zorrotzarekin eta argitasun moral distiratsuarekin, el-Kurdek israeldar kolonialismoaren basakeria agerian uzten du. El-Kurden poemek Rifqaren erbestealdiak azaltzen ditu, Haifatik berriki desjabetutako Sheikh Jarrahra, Jerusalemen, Nakbaren izu zikliko eta gupidagabea agerian utziz. El-Kurden estreinako bildumak nabarmen erakusten du palestinarren borroka iraultza bat dela, garaipenera arte eramango dutena.