'Varados' Areto Nagusian
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2020/10/14
NON: UPV/EHUko Areto Nagusian. NOIZ: 2020ko Urriaren 14an de 2020. QUIÉN: Fernando Casabella. Komunikazio bulegoa, UPV/EHU.
'Varados' Areto Nagusian
2019an 1.283 migratzaile baino gehiago hil ziren Mediterraneoa zeharkatzeko saiakeran eta 110.669 iritsi ziren Europara, Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearen (OIM) arabera.
Gaur, Areto Nagusian, Helena Tabernaren "Varados" dokumentala ikusi ahal izan dugu, eta migrazioaren dramari buruz eztabaidatu dugu filmaren zuzendariarekin mahai-inguru batean. Tokiak edukiera berriak ahalbidetzen duen adina pertsona hartu ditu eta, gutxienez, Bilboko Hezkuntza Fakultateko 4 ikasgela Black Board Collaborate-n bidez konektatu dira.
Saileko argazki guztiak Photocampusen.
Udazken (berezi) honetan zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus
