Frantses zinekluba darrai 'Queen of Montreuil' komediaren eskutik
Noiz eta non
Noiztik: 2014/04/30 Noiz arte: 2015/01/21
Kokapena
David Kato Gradu Aretoa - Zuzenbide Fakultatea
Paseo Manuel de Lardizábal 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteazkena, apirilak 30, 18.30etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Gradu Aretoan, Donostian, Solveig Anspachek zuzendutako eta Florence Loiret Caille eta Didda Jónsdóttir protagonista dituen 'Queen of Montreuil' frantses komedia jatorrizko hizkuntzan, gazteleraz azpititulatua, proiektatuko da. Emanaldia UPV/EHUKo Gipuzkoako Campuseko Kultur Hedakuntzak antolatu du.
Laburpena: Agathe Frantziara itzuli da, Montreuilen duen etxera. Bere bizitza berriz osatu behar du; hots, zuzendari lanetan hasi eta bere senarraren hilketa basatia gainditu behar du.
Sarrera librea da.